Abuztuak 31

2023/08/31
Gaurko egunez 1839ko udan gertatu zen Lehenengo Karlistaldiari Euskal Herrian bukaera eman zion Bergarako besarkada. Bertso paper bitxi bat ekarri dugu gurera gertaera gogoratzeko.

XIX. mendean bertso paperak ziren euskaldunen artean informazioa zabaltzeko modu eraginkorrenetakoa. Gaurkoan Bergarako besarkadaren urteurrena gogoratzeko, batzutan egiten zen ariketa bitxia duen bertso paper elebiduna dakarkigu.

A la paz

"A la paz euscaldunac".1839. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.

Donostian Barojaren inprimategian argitaratutako bertsoak jasotzen ditu eta Esparteroren jarraitzaile batek botatakoak dira zalantzarik gabe.