BERGARAKO BESARKADAren aurrean: Keinua eta interpretazioa

Euskal imajinarioan bake itun bat bilatzekotan, zalantzarik gabe, hau Bergarako Besarkada dugu. Antzin Erregimenetik sistema liberalerantz eramango gintuen bideak eragindako gatazka zibilaren eszenategi nagusi bihurtu zen Euskal Herria. Lurralde hau sei urtez odoldu zuen gerrari amaiera eman zion ituna izan zen Bergarakoa.

https://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/bergarako-besarkadaren-aurrean-keinua-eta-interpretazioa

Bakea Lehen Karlistaldian

Aurretiko ahaleginak

Transakzio dinastikoa

Gerrak eztanda egin aurretik ere Europako diplomazien saioak egon ziren “transakzio dinastikoa”-ren alde, alegia Carlos Mª. Isidroren premua eta Isabelen arteko ezkontza. Proiektu hau berriro agertuko da gerran zehar –Errege espedizioa-, baita gerra ostean ere, azkenik, Isabel II eta Francisco de Asisen ezkontzak, 1846.eko urrian, betirako galarazi zuen arte.

Montemolin

Didier PETIT de MEURVILLE. "Conde de Montemolin". Bourges, 1840. Gipuzkoako Foru Aldundia. Transakzio dinastikoa errazte arren bere aitak 1845.ean abdikatu ondoren, Carlos VI bezala bigarren erregegaia izan zen.

Isabel

José GÓMEZ. "Isabel II de Borbón Reina de España". Madrid, 1842. Zumalakarregi Museoa. Ormaiztegi.

Fortuny

Mariano FORTUNY. "La reina María Cristina y su hija la reina Isabel pasando revista a las baterías de artillería que defendían Madrid en 1837". Museo del Prado. Madrid.

1837ko maiatza eta urria arteko Errege Espedizioa Maria Cristina erreginaordeak Don Karlos koinatuarekin egindako akordio-proposamen sekretu baten emaitza izan zen. Cadizko Konstituzioaren ondorioz gobernu liberalaren egoera gogortzeko beldurrez, María Cristinak zera proposatu zion Don Karlosi: armada karlista hiriburuan sar zedin laguntzea “transakzio dinastikoaren” truke. Erreginaordeak honela idatzi zion Don Karlos koinatuari: “bere besoetara botako zela, baldin eta seme nagusia bere alabarekin ezkontzen bazuen, eta erreginaordearen alde engaiatutako pertsonei barkamena ematen bazien”.
Errege Espedizioa irailean Madrilera iritsi zenerako, moderatuak zeuden gobernuan, eta María Cristinak ez zuen agindutakoa bete.

 

Eliot hitzarmena

Gerraren krudelkeriaren aurrean diplomazia saio berria: Eliot hitzarmena.
Erresuma Batuan eskandalua sortu zuen Europa barruan gatazka hain odoltsua gertatzeak. Lord Eliot bidali zuten enbaxadore, armada liberalaren buruzagi Valdes jeneralarekin eta Zumalakarregirekin, nor bere aldetik, biltzera. Zaurituak errespetatzea eta presoen trukaketak hastea erabaki zuten. Aldi berean, nazioarte mailan armada karlistaren onarpen moduko bat izan zen.

Gurwood

Gurwood koronela, Lord Elioten idazkariaren kataloxa. ZM.

Eliot

Eliot hitzarmena. Logroño/Asarta, 1835. ZM.

Henningsen

C.F. HENNINGSEN. The Most Striking Events... ZM. Egilea Eliot hitzarmenaren lekukoa izan zen eta liburu honetan  ematen ditu bileraren xehetasunak.

 

Muñagorri, Pakea eta Foruak.

Gobernu liberalak ezkutuan finantzatutako “hirugarren bidearen” proiektu zapuztua.
Muñagorri, eskribau eta negozio gizonak 1838an armada bat antolatu zuen, desertzioen bidez karlistak ahultzeko asmoz, Foruak mantentzearen truke Pakea aldarrikatzen zuen bitartean. Bere proiektuak porrota jasan zuen baina Bergarako Hitzarmena  sinatzeko oinarriak jarri zituen.

Pakea eta Foruak

Muñagorriren altxamendu militarra bakearen eta foruen alde, Berastegin. Panorama Español. Madrid, 1845. ZM.

Muñagorriren kantak

Muñagorriren kantak.

agradecimiento

Jose Antonio Muñagorrik Gipuzkoako probintziari bidalitako eskutzitza,  Bergarako Hitzarmenean Euskal Herria baketzeko eta foruak defendatzeko hark egindakoa aintzat hartu izana eskertzeko.Tolosa 1840ko urtarrilak 14. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.

 

Aviraneta

Karlisten aurkako konspirazioa.
Eugenio Aviraneta, espioi eta konspiratzaile liberalak, karlisten artean mesfidantza sortu zuten dokumentuak faltsifikatu zituen. Onartu ez bazitzaion ere funtsezko zeregina egozten dio bere buruari Bergarako Hitzarmena lortzeko prozesuan.

Aviraneta

"Aviraneta". Bibliothèque Nationale de France.

Aviraneta liburua

Eugenio de AVIRANETA. Memoria dirigida al Gobierno español.Tolosa, 1841. ZM.

 

Britainiarren bitartekaritza

Negoziazio sekretuak 1839.ean.
Britainiarrek eta frantsesek aurrera jarraitu zuten, bakea lortzeko saiakera diplomatikoekin. Lord John Hayk eta Wyldek, gatazkatik bertatik arituz, laguntza eman zuten Esparteroren eta Marotoren arteko bilerak egiteko. Britainiarrek Foruak arazo dinastikotik bereizten dituen bidea bultzatzen dute eta hau funtsezkoa izan zen akordioa lortzeko. Hala ere, alde batera egoten jakin zuten, Besarkadako protagonistek eta haien aldekoek “atzerritarren esku-hartzerik gabeko eta espainiarren arteko akordioa” izan zela esan zezaten.

Cuádruple alianza

Luis Carlos de LEGRAND. “Cuádrupe Alianza celebrada el 22 de abril de 1834.” Museo del Romanticismo. Madrid.

Gotardo

A. GOTARDO GRONDONA. "Alianza Anglo-Hispana-Galo-Portuguesa." 1835. Museo del Romanticismo. Madrid.

Britainiarren parte hartzea Aliantza Laukoitzaren ondorio izan zen. 1835ean Britainiar Legio Laguntzailea bidali zuten karlisten aurka borrokatzera.

Dominak

Britainiar Legio Laguntzaileko Alfred G. Harris kapitainaren domina-estutxea. Euskal Museoa. Bilbao.

Villiers

Conde de CLARENDON. Discurso sobre los asuntos de España..., Madrid, 1839. Sancho el Sabio Fundazioa. Vitoria-Gasteiz.  Egilea, George Villiers, britainiar enbaxadorea izan zen lehen karlistaldian zehar.

Hay

Lord John Hay almirante ingelesak Gipuzkoako probintziari bidalitako eskutitza, Bergarako Hitzarmenean Euskal Herria baketzeko hark egindakoa aintzat hartu izana eskertzeko. Passages, 29th December 1839. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.

Bergarako Besarkadak

Atal honek Bergarako Besarkadaren keinua du ardatz, bere ikonografia zabalarekin, eta, ondoren, beste “besarkada” batzuk aipatuko ditugu, kontzeptuaren ikuspegi garaikidea izateko.

Besarkada

Bergarako Besarkada —egiari zor, besarkadak–, 1839ko abuztuaren 31n izan zen Bergaran, eta bi egun lehenago Oñatin adostutako hitzarmena berresteko egin zen.

Bi armadetako buruek egin zuten keinua, beren printzipioak “prestuki” defendatu zituzten borrokalarien arteko anaitasunaren sinbolo gisa.

La Paz

"La Paz". 1839. Arxiu Històric de la Ciutat de Barcelona.

Correo Nacional

El Correo Nacional, nº 955, 31 de agosto de 1840, Madrid. Archivo del Territorio Histórico de Álava. Vitoria-Gasteiz.

 Pannally

PANALLY. "Convenio de Vergara". Madrid, 1844. ZM.

Panorama

"Abrazo de Vergara". Panorama Español. Madrid, 1845. ZM.

Varela

E. VARELA. "Cuadro sinóptico...". Madrid, 1845. Museo de Historia de Madrid.

Abrazo

"Abrazo de Vergara". Panorama Español. Madrid, 1845. San Telmo Museoa.

 

Lechard

E. LECHARD. "El abrazo de Vergara". Madrid, 1860. ZM.

Planas

PLANAS. "El abrazo de Vergara". Barcelona, 1869. ZM.

Planas 1879

PLANASEspartero. Su vida militar, política... Madrid, 1879. ZM.

Bejar

Pablo BEJAR. "El abrazo de Vergara". Barcelona, 1902. ZM.

Esparterori monumentua 

Pablo GIBERT ROIG. Esparterori monumentua. Madrid. 1886.

Beste besarkadak

“Bake ituna” proiektu guztian zehar bezala, erakusketa honetan Besarkadaren gertakari historikoa arte garaikidearekin elkarrizketan jartzen duten zenbait artelan proposatu ditugu.

Blay

Miguel BLAY. Madrileko Retiroan kokatutako Alfonso XII.aren monumentuko "La Paz" eskultura taldea. 1906.

Bigarren karlistaldiaren amaieran ez zen besarkadarik egon, baina 30 urte beranduago Alfonso XII omentze aldera, besarkadaren sinbologia erabiliko du eskultore kataluinarrak.

Blay Alfonso XII

Miguel BLAY. Monumentu beraren azpikaldea.

Lipchitz

Jacques LIPCHITZ. "The Last Embrace II".  1968-1972. [Azken besarkada II]. Bilboko Arte Eder Museoa.

Canogar

Rafael CANOGAR. "El abrazo". 1973. Bilboko Arte Eder Museoa.

Genovés

Juan GENOVÉS. "El abrazo". 1976. Archivo Histórico del Partido Comunista de España.

Juan

Juan PÉREZ AGIRREGOIKOA . "El abrazo". 1997. Artistaren bilduma.

Agirregoikoa

Juan PÉREZ AGIRREGOIKOA . "El abrazo". 1997. Artistaren bilduma.

 

HITZARMENA.

Protagonistak

Bergarako Hitzarmenaren negoziazio sekretuak amaitzear zeudenean, 1839.eko uztailean, Marotori akordioaz zalantzak sortu zitzaizkion. Antonio Urbiztondo eta Simon de la Torre jeneralak erabakigarriak izan ziren, Gaztela eta Bizkaiko bataloiak hitzarmena onartu eta armak entregatu zitzaten. Honela Marotok amore ematea ekidin zuten.

Baldomero Espartero.

Linell

John LINELL. “Baldomero Espartero”. 1843. Museo de Historia de Madrid.

Botiquín

Baldomero Espartero Kapitain Jeneralaren sendagai botikina, Lehenengo Karlistadan erabili zuena. Museo del Ejército. Toledo.

Juramento

“Juramento del Gral. Espartero”. 1841. / Espartero Jeneralaren zin egitea. Museo del Romanticismo. Madrid. Bergarako Hitzarmenak Espartero gobernu buru izateko bidean jarri zuen.

Cuadro sinoptico

“Cuadro sinóptico de la Historia de Espartero” 1845. / Esparteroren historiaren koadro sinoptikoa. Museo de Historia de Madrid.

Cumplase

"Cúmplase la voluntad nacional. D. Baldomero Espartero". 1854. / Nazio borondatea bete dadila. Museo de Historia de Madrid.

Piquert

José PIQUERT y DUART. “Busto del General Joaquín Baldomero Espartero.” 1855-1862. Museo del Romanticismo. Madrid.

Estatua

ROMO y FUSSEL. “Estatua del General Espartero”. 1901. Museo de Historia de Madrid. Espartero XIX. mendeko eragile politiko nagusienetakoa bihurtu zen.

Rafael Maroto.

Barres

Alphonse BARRÉS du MOLARD. Memoires sur la guerre de la Navarre et des Provinces Basques, depuis son origine en 1833, jusqu’au traité de Bergara en 1839 accompagnes du portrait de Maroto, Paris, 1842. Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegi.

Panorama

SERRA."Sr. Conde de Casa Maroto". Panorama español, cronica contemporanea. Madrid, 1845. ZM.

Estado Mayor

“Rafael Maroto.” Estado Mayor General del Ejército de España. Tenientes Generales. 1856. Museo del Romanticismo. Madrid.

 Pirala

J. CUEVAS. "Rafael Maroto". Madrid, 1868. ZM.  

Eskerrak Maroto

Rafael Maroto jeneralak Gipuzkoako Aldundiaren lehendakariari bidalitako eskutitza, Bergarako Hitzarmenean hark egindakoa aintzat hartu izana eskertzeko. Madrid, 6 de febrero de 1840. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.

Audibert

AUDIBERT-LEDUC. Réfutation des imputations de trahison portées contre le Lieutenant-Général Raphael Maroto.  Bayonne, 1839. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia. Marotoren jarrerari buruzko eztabaida asko luzatu zen.

Barres

Alphonse BARRÉS du MOLARD. Memoires sur la guerre de la Navarre et des Provinces Basques, depuis son origine en 1833, jusqu’au traité de Bergara en 1839 accompagnes du portrait de Maroto, Paris, 1842. Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegi.

Vindicación

Antonio PIRALA. Vindicación del General Maroto... , Madrid, 1846. Zumalakarregi Museoa. Ormaiztegi.

Urbistondo

SALCEDO. “Dn. Antonio de Urbistondo”, ca. 1845. Museo de Historia de Madrid.

Urbiztondo

“Antonio Urbiztondo” Estado Mayor General del Ejército de España. Tenientes Generales. 1856. Museo del Romanticismo. Madrid.

Apuntes

Antonio de URBIZTONDO. Apuntes sobre la guerra de Navarra en su última época, y especialmente sobre el Convenio de Vergara. Madrid, 1841.ZM. Urbiztondok gertakarien bere bertsioa argitaratu zuen.

Isidore MAGUÈS. "Simon de la Torre". Paris, 1837. ZM.

de la Torre

“Simón de la Torre” Estado Mayor General del Ejército de España. 1856. Museo de Historia de Madrid.

Hitzarmena eta berari buruzko literatura.

Bergarako hitzarmenak 10 artikulu ditu. Lehenengoak Foruak aipatzen ditu. Beste 9ak militarren arteko akordioa osatzen dute, ofizial karlistak espainiar armadan integratzea suposatuz. Arazo dinastikoa ez du aipatzen ere, honela, Don Carlos, milaka jarraitzaile fidelenekin, erbesterako bidea hartzera behartu zuen.

 

Convenio

Bergarako Hitzarmena. ZM.

Bol. Cuartel Real

Boletín del Cuartel Real de 31 de agosto de 1839. Gipuzkoako Artxibo Orokorra. Marotoren aurka beranduegi zabaldutako karlisten agindua.

A LA PAZ

"A la paz euscaldunac".1839. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.

Ribero

Gerraren amaiera eta Bergarako Hitzarmena oroitzeko Felipe Riberok euskaldunei zuzendutako aldarrikapena. Bergara, 1840.eko abuztuak 31. Bizkaiko Foru Liburutegia, Bilbao.

Hitzarmeneren inguruan izugarri idatzi eta eztabaidatu zen.

Pareja

Francisco PAREJA de ALARCÓN. El Abrazo de Vergara. 1839. ZM.

Hya

HYA, D. Judas Iscariote. Songe de Maroto. Paris: Dentu, 1839. 

Belin

BELIN, Leon. Justification du Génerál Maroto, ou l’etat des choses en Espagne. Burdeos, 1839. FSS.

arizaga

ARIZAGA, José Manuel de. Memoria militar y política sobre la guerra de Navarra. ZM.

Echaide

ECHAIDE, Martín. Reseña histórica sobre los preliminares del Convenio de Vergara dedicada a las Córtes del Reino, Madrid, 1849. Bizkaiko Foru Liburutegia.

 

Oroitzapenak.

Oraindik Katalunia eta Maestrazgoko eskualdean bizirik jarraitzen zuen gatazkari gurean bukaera eman zion Hitzarmena oso ondo jaso zuen biztanleriaren gehiengoak. Oroitzapen festak hogeita hamar  urtez ospatu ziren, hurrengo karlistaldiak eztanda egin arte. Lehena, 1840.ean, izan zen garrantzitsuena eta Juan Inazio Iztueta izan zen dantza eta dantzarien arduradun.

J. A. SAEZ. "Aniversario del Convenio de Vergara". STM.

Broquel

Urteurreneko festaren egitaraua. ZM.

Kontuak

Festaren gastuak.

Monumentua

Monumentu bat eraikitzeko asmoa hainbatetan agertu zen. 1840ko gutuna. Archivo del Territori Histórico de Alava.

Laskurain

Monumentuak eraman behar zituen inskripzioak, Clemente Ortiz de Zarate eta Manuel de Ozaetak, Mariano Jose Lascurain arkitektoari egindako enkarguan. 1843.eko gutuna. GAO.

Sitio

EGAÑA, I. de. "Topografía del terreno donde se celebró el Convenio de Vergara." KMK.

Semanario Pintoresco

"Lugar del abrazo". Semanario Pintoresco Español. Madrid,1851. KMK.

Pi i Margall

PASSOS, J. "Vergara : vista del sitio del convenio". ZM.


Juan Inazio Iztueta
Iztueta koreografo izateaz gain historiagilea ere izan zen. Gipuzkoako historia euskaraz idatzi zuen lehena izan zen, Bergarako Hitzarmenaz bere oniritzia ematen zuen liburuan. Folklorearen ikerketan aitzindari izan zenaren onespenak arte garaikidearekin lotzen du bere irudia.

Valverde

Antonio VALVERDE."Iztueta". 1966. Fundación Kutxa, Donostia-San Sebastián.

 

Guip. dantza

Juan Ignacio IZTUETA. Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia... Donostia, 1824. KMK.

Guipuzcoaco dantza

Juan Ignacio IZTUETA. Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo Historia, Donostia, 1847. KMK.

Iztuetak liburu honetan Bergarako Hitzarmenaren aldeko jarrera nabarmena adierazi zuen: “…aguertu zan Euscal-errira Maroto-ren Echeco icenarequico guizon arguidotar bat, Euscaldunen zorioneraco Cerutic Aingueruac biraldua…"

Iztuetaren dantzei buruzko lanak oroigarria merezi izan zuen. Nestor Basterretxeak eskaini zion eskultura Donostian ikus dezakegu.

Iztueta Nestor

Néstor BASTERRETXEA. "Al coreógrafo Iztueta" 1967. (Aurretiazko zirriborroa).Basterretxea familiaren bilduma, Hondarribia.

 

Baste

"Al coreógrafo Iztueta" eskulturaren argazkia, 1967. Basterretxea familiaren bilduma, Hondarribia.

 

Marin

Foto Marín. Iztuetaren omenezko eskultura publikoaren inaugurazioa, 1967. Kutxa Fundazioa, Donostia.

Argazki honetan Nestor Bastarretxearen eskulturak bere osaba Fernando Arzadun arkitektoaren "La Equitativa" eraikinarekin solasten du.

Zumalakarregi Museoak ere egin zion bere omenaldia Iztuetari.

 

 Interpretazioa
Bergarako Hitzarmena nekez onartu zen Espainiako zirkuitu politikoetan, gehienbat talde liberal progresisten artean, baina 1839ko urriaren 25eko legearen ondoren,ituna onuragarritzat hartzen hasi zen.
1856ko otsailean, Kongresuak dekretu bat eman zuen Hitzarmenari monumentu bat altxatzeko, eta Antonio Pirala historialaria izendatu zuen komisario eginkizun hori betetzeko.Eraiki ez bazen ere, urteetan luzatu zen proiektua.

 

Sagasta eta monumentua

1870ean, Eduardo Fernández Pescadorri ardura eman zioten Hitzarmenaren oroitzapen-domina diseinatzeko. La Ilustración-en ale batean ikus dezakegu diseinu hori.
domina

La Ilustración de Madrid, año 1, nº 18, 27 de septiembre de 1870. Hemeroteca Municipal de Madrid.

 

Euskal Herrian, gutxienez, 1872ra arte egin zen Besarkadaren oroitzapen-ospakizuna, baina gertakariari buruzko pertzepzioa gero eta txarragoa zen.

Hornbrook


Thomas Lyde HORNBROOK. Bergara. 1840. Gipuzkoako Foru Aldundia.


Mende amaieratik, nazionalismoa Hitzarmenaren aurka jarri zen, Sabino Aranarekin hasi —haren Carlismo y los fueros vasko-nabarros lanean— eta ia gaurdaino. Badira salbuespen batzuk, adibidez, Ildefonso Gurrutxagak 1960ko hamarkadan idatzitako artikulua, baina 1918ko azaroko Euzkadi aldizkarian lerro hauek irakur ditzakegu, esate baterako:
“Bergaran ez dago Hitzarmenaren monumenturik, euskal herriari egindako trufa bat delako”.

Petit

Didier PETIT de MEURVILLE. "Vista de Vergara". 1866. Gipuzkoako Foru Aldundia.


Maroto jeneralak karlismoari egin zion traizioa euskal herriari egindako traizio bilakatu da, hedaduraz, nazionalismoaren imajinarioan.
Mendean barrena gertakariak izan ahala, eta 1876an azken Karlistaldiaren amaierak ekarri zuen foruen ezeztapenaren ondorioz, gertaera on baten —gerra zibilaren amaieraren— pertzepzioa sistema baten desagerpenaren hasieraren sinbolo bilakatu da, sistema horrek –bere kontraesan guztiekin– subiranotasun-maila bat baitzuen, eta galdu egingo baitzen Espainiako sistema liberala sendotu ahala.

 Fidel

Fidel MUGICA. "Vista de Vergara: álbum de Gipuzcoa". ca. 1870. Koldo Mitxelena Kulturunea.