Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Egunaren XVI. edizioa

2025/05/15
Aurreko edizioetan bezala, Goitur (Eskualdeko Turismo Garapenerako Agentzia), Ormaiztegiko Udala, Mutiloako Udala eta Espainiako Trenbide Fundazioaren, Bide Berdeen, laguntzarekin, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Eguna ospatu du Zumalakarregi Museoak.

Museoak antolatuta eta Clara Gutiérrez biologoak eta etnobotanikak dinamizatuta, "Bide berdetik mahaira" jarduera egin genuen, ibilbide gidatua eta tailer gastronomiko bat eginez.

Egunari hasiera emanez

Liernia gaina. Elkargunea eta jardueraren hasiera

Parte-hartzaile guztiei ongietorria egin ondoren, jarduera zehatzago aurkezten dugu. Bidean aurkituko genituzkeen landare eta lore jangarriei buruz eta haien propietate gastronomiko osasungarriei buruz hitz egin zuen Clarak.

Clara azaltzenClara

Clara Gutierrez ibilbidea gidatzen

Jardueraren osagarri, Didier Petit de Meurvillek egindako pintura-lana aurkezten genuen. XIX. mendeko egilea, bere lan ugarien artean "Flora de Guipúzcoa" (Gipuzkoako flora) hiru album delakoez goza daitekeena.

Didier Petit de Meurville

Didier Petit de Meurville

Didier Petit de Meurville Haitin jaio zen 1793.ean. Bere aita 1795eko esklaboen altxamenduan hil zutenean bere familia Bostonera aldatu zen. Urte batzuk beranduago familia Lyonen kokatu zen. Didierrek zetaren merkataritzari ekin zion bizibidez, politikoki legitimismoarekin lotzen zen bitartean. 1857.ean Frantziako kontsul hautatua izan zen Donostian. Bertan bizitako 16 urteetan bere pintura zaletasuna lantzen jarraitu zuen, hiria eta inguruetako paisaien irudi ugari eginez, bereziki landareenak.


Liburuxka

Petit de Meurvilleren akuarelaren erreprodukzioa, koadernotxoaren azal gisa erabilia

Jardueraren lehen zatian, Klarak Bide Berdetik aurkitzen genituen landare eta lore basatiak identifikatzen irakatsi zuen.

Ibilbidean

Taldea bide berdean landareak eta loreak biltzen

Ondoren, Mutiloan, herriko Txerri Gorri elkartean tailer gastronomikoa egin genuen.

Tailerren

Taldea Mutiloako Txerri Gorri elkartean jasotakoa kozinatzen

Parte-hartzaileen arreta, konplizitatea, inplikazioa eta interesa nabarmena izan zen.

Bazkaria

Egindako lanaren emaitza


Plateren aurkezpena mimo eta maitasun handiz zaintzeaz gain, emaitza bikaina izan zen.

Bazkaria

Elkarrekin bazkaltzen

Amaitzeko, Didier Petit de Meurvillek margotutako "Flora de Gipuzkoa" ren hiru albumen erreprodukzioak aurkeztu genituen, goizean zehar ikusitako flora modu artistikoan ezagutzeko aukera emanez.

Petit de Meurville

Petit de Meurville margolariaren lana gertutik ezagutzen

Hemen Goierriko Hitzak grabatutako bideoa uzten dizuegu

25_ZM_Mutiloa-Ormaiztegi Bide berdearen Eguna, XVI edizioa