Gipuzkoa osatzen.
2025/07/29
Zumalakarregi Museoak "Ipuscua" proiekturako aurkeztu duen proposamenean, "Gipuzkoa behin betiko" aldi baterako erakusketan, gure lurraldeak XIX. mendean jasandako aldaketak aztertzen dira. Horien artean bada gutxi ezagutzen den bat, 1805.ean Hondarribia eta, bide batez, Irun eta Lezo Nafarroaren parte izatera pasa zirenekoa.
Bou-Amama buruzagi antikolonial magrebtarra.
2025/07/15
Erosketa berri batek aberasten du gure aldizkari satirikoen bilduma. "La Mosca" aldizkariaren lehenengo urtea, 1881a eta "El Loro" aldizkariaren hirugarrena (1881-1882).
1881eko abuztuaren 6ko "La Mosca" aldizkariaren 19. zenbakiko karikaturak magrebtarren mugimendu antikolonialaren buruzagi bat ezagutzeko aukera ematen digu.
Joaquin Julian Alzaa.
2025/07/03
Gaurko egunez, uztailak 3, fusilatu zuten Zaldibin Joaquin Julian Alzaa, 1848.ean. Carlos VI.ena, Montemolingo kontearen alde altxatutako euskal karlisten porrotaren adierazgarri nagusia izan zen gertakizun honi buruzko xehetasunen artean, oñatiar honen jarraitzaile batek botatako bertsoak eskaintzen ditugu sarrera honetan.