Familientzako tailer berriekin hasiko dugu urtea

2018/01/10
Zumalakarregi Familian programarekin aurrera jarraitzen dugu, hilabeteko bi larunbatetan familientzako tailer hezigarriak antolatuz.

Urtarrilean 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat tailer bat egingo dugu. Tailer hori, "Eliot ezagutuz" izena duena, urtarrilak 20 izango da eta bertan, Museoak ezkutatzen dituen sekretu guztiak ezagutuko ditugu Eliot katalejoak, Tomas Zumalakarregiren lagun hoberenak, proposatzen dizkigun jolas desberdinen bitartez.

Bestalde, otsailean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat bi tailer egingo ditugu. Otsailak 3 "Maskarekin dantzan" tailerra egingo dugu inauteriak ospatzeko eta otsailak 17 "Erretratuen tailerra", non XIX. mendean erretratuen esanahia zein zen ikusiko dugun.

Izen emateak 943 88 99 00 telefonoaren bitartez edo mzumalakarregi@gmail.com emaileren bitartez egin daitezke.Tailer guztietan gehienezko pertsona kopurua dago.

Informazio gehiagorako agenda kontsultatu.

ZM_Iriarte erdikoa baserria


Ikusi gure Flickr kontua orain arte Museoan egin diren ekintzen argazkiak ikusteko

Familientzako tailer berriekin hasiko dugu urtea

ZM_ Talleres Familiares