Curros Enriquez eta Bilintx.
Manuel Curros Enriquez Ourenseko Celanova herrian jaio zen 1851.ean. 1869.ean Madrilen zuzenbidea ikasten hasi zen eta bere lehen poema, “Cantiga” idatzi. Kazetari lanak egin zituen, besteak beste, Gaceta de Madrid (1874) eta El Imparcial egunkarietan. Azken honetarako gerra korrespontsal lanak egin zituen Euskal Herrian 1875 eta 1876 urteetan.

Manuel Curros Enriquez.
Gerora “Rexurdimiento” mugimenduko, galiziar kultura eta literatura berpiztearen figura nagusienetakoa izango zen Manuel Curros gure artean ibili zen Bigarren Karlistaldiaren bukaeran. Donostiak jasan zituen karlisten bonbardaketen berri emango du El Imparcial egunkarirako kroniketan. Hona hemen 1876ko urtarrilak 21ean idatzitakoa, egunkariak 26.ean argitaratua:



Egunkariak zuzenago argitaratu zuen bertsoa:


Benta zikinetik (Passosen irudian "B") bonbardatzen zuten Donostia karlistek. San Telmo Museoa. Donostia.

Manuel Curros Enriquez. Cartas del Norte. 1875-76.
Poeta galiziarra unkitu zuen bertsolariaren egoera latzak. Handik gutxira istripu batean balaz zauritu zuten Curros eta bukatzear zegoen gerra uztera behartu zuen zorigaiztoak.

Indalezio Bizkarrondo “Bilintx”, berriz, zauri hauen ondorioz hil zen 1876.go uztailak 21.ean, gerra bukatu eta bost hilabete geroago.

