Eugenio Azkue margolaria.
Eugenio Azkue Orion jaio zen 1822.ean. Bere kabuz hasi zen margolaritzan, 1845.ean Donostiara jo zuen arte. Bertan ezagutu zuen Federico Madrazo margolari ezaguna eta honek bultzatuta jo zuen Madrilera margolaritza ikasketak sakontzera, San Fernandoren Arte Eder akademian 1847tik 1852ra.

Raimundo de Madrazo. “Retrato de Federico de Madrazo pintando". Bilboko Arte Ederren Museoa.
Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso zuen, baita ere ikasketa hauek jarraitzeko Erromara bi urtez jo zuenean ere. Jasotako laguntzen truke Aldundiarentzat hainbat lan egin zituen, besteak beste, hainbat gipuzkoar ospetsuen erretratuak. Loiolako Inazio 1849.ean eta Elkano 1851.ean, azken hau, egun, aldi baterako erakusketan Donostiako Euskal Itsas Museoan ikusgai.

Eugenio Azkue. “Juan Sebastián Elcano”. San Telmo Museoa.
Gipuzkoako Aldundiarentzat egindako lanen artean esanguratsuak dira Isabel IIaren erretratua, Federico Madrazoren margo baten kopia, edota gure aldi bateko erakusketan dugun Gipuzkoaren armarria, 1854.ean Erroman margotua. Aldundiaren enkarguz lurraldearen sinboloa.

Eugenio Azkue. “Escudo de Guipuzcoa”. Gipuzkoako Foru Aladundia.
Ildo beretik doaz, alegia, Aldundiaren Foruen aldeko diskurtsoaren iruditeria osatze bidean, sarrera irekitzen duen "Irurac bat" margolan alegorikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren batasuna aldarrikatzen duen irudia eta Alfonso VIII Gaztelakoa Gipuzkoako Foruei zin egiten agertzen duen beste hau.

Eugenio Azkue. "Alfonso VIII, rey de Castilla". GFA.
Erromatik Parisera joan zen Azkue bere formazioarekin jarraitzera, 1856.ean Gipuzkoara itzuli zen arte. Tolosan kokatu zen, izan ere Santa Maria parrokiko horma-pinturen enkargua jaso baizuen. Honela, Gipuzkoar ospetsuen erretratuez gain erlijio-pinturen egile bihurtu zen. Donostiako Santa Maria elizaren sakristiako mihiseak ere burutu zituen.

Eugenio Azkue. "La resurrección de Cristo". Tolosako Santa Maria elizako horma-irudia.
Nicolas de Soraluze historiagileak Gipuzkoar ospetsuen galeria bat osatzeko proiektua bultzatu zuen Tolosako Foru Aldundiaren egoitzan. Baina azkenean, 18 pertsonaien programa osoa Donostiako Cafe de la Marina ostatuan burutu zuen Eugenio Azkuek, 1867.ean. Hemen Francisco Lopez Alen donostiarrak berrogei urte beranduago dekorazio hau desagertu zenean idatzi zuen margolan hauei buruzko testua.
"He aquí los retratos, el trabajo de Azcue:
Juan de Urbieta, hijo de Hernani, que apresó á Francisco I, rey de Francia.
Manuel de Larramendi, hijo de Andoain, trabajó muchísimo por el vascuence.
El conde de Peñaflorida, hijo de Azcoitia, insigne fundador.
Cosme Damián de Churruca, hijo de Motrico, honor de España.
La monja alferez, hija de San Sebastián, mujer extraordinariamente valerosa.
Juan de Idiaquez, hijo de San Sebastián, diplomático del tiempo de Felipe II.
Antonio de Oquendo, hijo de San Sebastián, marino de toda celebridad.
Juan de Lazcano, hijo del concejo de Lazcano, general de gran prestigio.
Esteban de Garibay, hijo de Mondragón, el primero que escribió la historia general de España.
Andrés de Urdaneta, natural de Villafranca, gran hombre en la navegación.
González de Andia, hijo de Tolosa hombre de leyes.
Juan de Echaide, hijo de San Sebastián, navegante prestigioso.
Miguel de Bidazabal, hijo de Motrico, ilustre almirante.
Miguel López de Legazpi, hijo de Zumárraga, conquistador.
Juan Sebastián de Elcano, hijo de Guetaria, el primero que dió la vuelta al mundo.
Ignacio de Loyola, hijo de Azpeitia, nombre universal.
Blas de Lezo, hijo de Pasajes, célebre marino de guerra. El Café de la Marina entra, desde ahora, en una época nueva, pero lamentamos hayan desaparecido los retratos de los hijos ilustres de Guipúzcoa, del lugar que por derecho propio les correspondía..."

Café de la Marinaren terrazaren ikuspegia.
Oraindik garaiz zaudete Eugenio Azkueren margolana Ormaiztegin dastatzeko, "Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean" aldi baterako erakusketaren azken egunetan.

