XIX. mendeko Gipuzkoa osatzen
Urtero bezala, museoan familientzako tailerrak antolatzen ditugu XIX. mendea haurrei hurbiltzeko helburuarekin.
Oraingoan, "Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" aldi baterako erakuskeri etekina atera nahi izan diogu.
"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX.mendean" erakusketan garaiko Gipuzkoako mapa aztertzen
Erakusketan bertan ipini dugun mapa interaktiboan ibili ginen. Museoak XIX. mendeko bilduman dituen herri eta hiri gipuzkoarren irudiak garaiko mapan txertatu ditu, XIX. mendeko Gipuzkoa modu interaktiboan ezagutzeko.
Parteideak mapa interaktiboan
Erakusketan ikusgai dugun Jose Joaquin Olazabal Arbelaizek 1849n egin zuen mapa A3 inprimatu genuen eta museoko bildumatik Gipuzkoako herri eta hiri ezberdinen irudiak kokatu genituen.
Tailerraren emaitza Gipuzkoaren mapa bitxia lortzea izan zen
Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu