Gebarako gaztelua, karlisten azken gotorlekua

2011/09/08 grabatuak
Gebarako gaztelua, XV. mendean eraikia, Lehenengo karlistadan indartua izan zen. Bergarako besarkada ondoren, Karlistada Euskal Herrian amaitu arren, bertan zeuden karlistek 25 egun gehiago iraun zuten amore eman arte.

Gebara R.P

Gebarako gaztelua. Irudiaren iturria.

 

XV. mendean eraikitako gaztelua, Lehenengo Karlistadan Gasteiztik Gipuzkoarako bidean kokatua egoteagatik bere paper estrategikoa jokatu zuen. 1835.go irailean Fernandez de Cordovaren armada liberalak hartu zuen karlisten menpe zegoen gaztelua, baina liberalek ez zioten posizioari eutsi eta bueltan Gasteizen gotortu ziren.

 

Gebara Cordova 

Borroka Gebarako gazteluan. Irudiaren iturria.

 

Bruno de Villarreal buruzagi karlista arabarrak 1835.go abenduan erdi eraitsitako gaztelura igo eta bere garrantzi estrategikoaz jabetuz berriro indartzea erabaki zuen. Gainean zituen 6 ogerlekoekin pattarra erosi eta bere soldaduen artean banatu zuen, ordainean bakoitzak harri bana igo zezan gaztelura. Ondoren, hargin, igeltsero eta langileak bidali eta hiru egunetan gaztelua defentsarako prest jarri zuen.

 

Bruno

Bruno de Villarreal eta Gebarako gaztelua. Baionako Euskal Museoa.

 

 Villarrealek Miguel Angulo hautatu zuen gazteluko gobernadore, konpainia bat ezarri bere defentsarako eta 14 kanoiekin indartu zuen.

Inguruan gertatu ziren borroken iruditan agertuko zaigu gaztelua berriro, nahiz eta bertan liskarrik ez gertatu, hala nola, 1836.go maiatzean Arlabango ekintzan.

 

arlaban

Arlabango ekintza. Irudiaren iturria.

 

 

Euskal Herrian Bergarako besarkadak gerrari amaiera eman zionean Gebarako gaztelua defendatzen zuten karlistek ez zuten amore eman. 18 eguneko setioari aurre egin ostean, 1839.go irailak 25an errenditu zen Gebarako gaztelua, euskal karlisten erresistentziaren azken gotorlekua bihurtuz.

 

Gebara Estandarte real

Irudiaren iturria