Arlaban (1836-V-24)

Batailak-Arlaban1

Irudiaren Iturria

Arlabango lehena 1836.go urtarrilean eman zen. Córdoba general liberala, Gasteiztik atera eta karlisten eskutan zeuden Arlabango gainak menperatzen saiatu zen. Eskubian Lacy Evansen Legio Britainiarra  zihoan, Gebarako gaztelurantz, erdian Bernellen Legio Frantsesa  Arlabango gaineruntz eta ezkerrean Espartero, Legutio hartzeko asmoz. Parean Egia zegoen karlisten buru, Bruno de Villarreal brigadierraren laguntzaz. Bi egunez gogor borrokatu ondoren, 16 eta 17a, gauzak bere hortan geratu ziren, liberalek Legutio eta Arlabango gainak hartu baizituzten, baina 18an Gasteiza itzuli. Karlistek 300 baja sufritu zituzten, liberalek 600.

Batailak-Arlaban2

Narvaez Arlabanen zauritua Irudiaren Iturria

Maiatzean Córdobak berriro Arlabango gainak bereganatzeko ahaleginari ekin zion. Lau egunez luzatu ziren borrokak oraingoan. Liberalek karlisten arma fabrika erre zuten Araian. Aurrera eta atzera ibili ziren Leintz Gatzaga batzuen eta besteen eskutatik igaroz. Espartero izan zen , oraingoan ere, liberalen artean nabarmendu zena, Villarreal karlisten artean. Maiatzaren 26an liberalak Gasteiza erretiratu ziren, bide batez menpean izan zuten Legutio eta inguruko zenbait baserri errez.

Galerak orekatuak izan ziren, 600 soldadu alde bakoitzeko.Era berean bi aldeek garaipentzat izan zuten borroka hau, baina, baten batek irabaztekotan karlistak izan zirela esan behar, Arlabango posizioak galdu ondoren beraien menpe geratu baiziren azkenean. Narvaez koronela, urte batzu beranduago Esparteroren etsai politikoa izango zena, borroka honetan zauritua izan zen.