Iriarte Erdikoa: Baserritik museora
Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien (O.E.J.) "Ondarea eraikitzen" leloa jarraituz, Zumalakarregi museoak bere eraikina beste ikuspegi batetik ezagutarazi nahi izan du.
Iriarte Erdikoa baserriaren irudi zaharra
Horreterako, Ibon Telleria arkitektoa eta Josue Susperregi dendrokronologian aditua izan genituen museoan bertan hizlari gisa.
Iriarte Erdikoa baserrian, egun Zumalakarregi museoa, pasa den igandean
Josue Susperregik hitzaldiari hasiera eman zion dendrokronologia aurkeztuz.
"Zuhaitzek beren historia ez ezik, ingurukoena ere kontatzen digute.
Dendrokronologia izeneko zientziaren bidez, zuhaitzen denboraren azterketa gisa itzul daitekeena, haien hazkunde-eraztunen bidez, bestela izango ez genukeen informazio bat eskura dezakegu; hala nola, azken 800-900 urteetako klima ezagutzea, edo basoaren dinamikan inplikatutako prozesuak ezagutzea, giza ustiapenari edo asaldura naturalei erantzuteko",CSIC erakundearen Patrimonio culturalen jasotako definizioa.
Josue Susperregi dendrokronologia azaltzen
Ondoren, baserriak errealitate sozial eta ekonomikoetara egokitzen diren eraikin gisa aurkeztu zizkigun Ibon Telleriak.
Iriarte Erdikoaren arkitekturari buruz ere hitz egin zuen, baserriak iraganean izan zezakeen itxura kontatuz.
Ibon Telleria eraikinaren irudi zaharrak aurkezten
Hitzaldia amaitutakoan, Ibonek eta Josuek museotik bisita gidatu berezi bat egin ziguten egurrezko estrukturaren hainbat bitxikeri kontatuz.