"Leopoldina Rosa" erakusketa Bilboko Itsasmuseumen

2021/07/28
Joan den ostegunean, uztailak 22, inauguratu zen "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa ibiltaria Bilboko Itsamuseumen. Zumalakarregi Museoak antolatutako erakusketa hau bidea egiten dabil.

"Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa Bilbora iritsi da. Berriro ere itsasoari lotutako museo batean zabaldu da XIX. mendeko euskal emigrazioari buruzko erakusketa hau. Aurkezpena Itsasmuseumeko zuzendariak eta erakusketaren komisarioak egin zuten.

Bilboko aurkezpenaren ikuspegia. Jon Ruigomez zuzendaria eta Mikel Alberdi Zumalakarregi Museoko ordezkaria.

Bilboko Itsasmuseumen iraila bitartean izango da erakusketa ikusteko aukera.

Erakusketa Bilbon.

Oraindaino migrazioei buruzko hausnarketa hau ikusi gabe duenak aukera berri bat dauka Bilboko Itsasmuseumen irailaren 19ra arte..