Maialen Lujanbioren proposamena Ormaiztegin.

2026/10/16
“Soinu ak zeinu ak soinu” aldi baterako erakusketak aurrera darrai Zumalakarregi Museoan. XIX. mendeko bertsolaritza egungoarekin lotzen duen proiektua aukera aparta ahozko euskal literaturari buruz hausnarketa egiteko.

Aurrez aurkeztu dugu erakusketa hau. Maialen Lujanbio bera ere izan genuen museoan erakusketaren ezaugarri nagusiei buruzko solasaldian.

Soinu ak zeinu ikuspegia

Erakusketaren ikuspegia.

 

Oraingoan bertsolariak beste opari bat eskaini digu. Aldi baterako erakusketa deskribatzen duen olerkia:

 Soinu ak zeinu

Jarraian egileak errezitatutako bertsoa. 

Bestalde ETBko kazetariek ere elkarrizketatu dute Maialen museoan zabaldu duen proposamena aztertuz, alboan duzuen bideoan ikus daitekeenez:

Maialen ETBn

Maialen Lujanbio ETBn.

Erakusketa honi lotuta eta aurtengo Ondarearen Europar Jardunaldien programa barruan “Bertso paperak kantatzen” ekimena antolatu dugu. Datorren ostegunean, urriak 22, Aratz Igartzabal bertsolaria eta Iñaki Rezusta musikariarekin Zumalakarregi Museoko bertso paper bildumako hainbat bertso kantatuko dizkigute. Ez da lehen aldia antzeko ekimena egiten duguna. Gainera kantatutako bertsoei testuinguru historikoa emango die Mikel Alberdi artxiboaren arduradunak, garaiko irudiak erabiliz.

Bertso paperak kantatzen

Bertso paperak kantatzen.

Gonbidatuta zaudete denak.