Martxoaren 8ko egitaraua

2024/03/19
Urtero bezala, Zumalakarregi museoak Emakumeen Nazioarteko egunari dagokion gaiari eutsiz, martxoko egitarau berezi bat antolatu du.

Zumalakarregi museoak Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean hainbat ekimen antolatu ditugu, aurten jarduera berezi bat gehituz martxoko herriko egitaraua osatuz.

Udalaren egitarauaElkar ezagutuzIhes gelaFamilia tailerra

Museoak eta Udalak, Ormaiztegiko Emakume Sarearekin elkarlanean, emakumeen arteko topaketa berezi bat antolatu genuen pasa den martxoaren 1ean ospatzeko.

Hizketaldia pikoteoarekin herriko Gizarte etxean izan zen eta Zumalakarregi museoak dinamizatu zuen. 

Martxoaren 1eko topaketa

Emakumeak topaketan

Bertan Ormaiztegiko emakume batzuek parte hartu zuten haien bizipenak eta iritziak elkarbanatuz.

Jatorri ezberdin eta adin ezberdineko emakumeak bertara hurbildu ziren eta hainbat arlotan izandako esperientziei buruz hitz egin zuten, beren bizitzetan lehentasuna izan duten esparruei buruz eta emakume izateagatik bizi izan dituzten zailtasun eta oztopoei buruz.

Adinarteko topaketa

Adinarteko topaketa

Martxoaren 8an berriz, Zumalakarregi museoaren “Elkar ezagutuz/Nos conocemos tomando un té” ohikoa den jarduera ere izan genuen. 

Martxoaren 8ko solasaldia

Aurtengo martxoaren 8ko "Elkar ezagutuz"

Kulturarteko eta adinarteko topaketa honetan Museoak XIX. mendetik gaur egunera arte emakumearen ikusmoldeak izan duen bilakaerari buruzko solasaldia dinamizatu zuen.

SolasaldianSolasean

Solasean

Aurten herriko martxoaren egitarauan jarduera berezi bat gehitu dugu Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi museoak. Martxoaren 10erako Berdintasunaren aldeko Escape-Room-a antolatu genuen museoan bertan ospatzeko Tramankulurekin.

Ihes-gela3

Jarduera burutu ahal izateko museoko hainbat gela egokitu eta apaindu behar izan genituen historia garaikidean garrantzitsua izan diren emakumeak aipatuz.

Ihes-gela4Ihes-gela5

Askotariko taldeak hurbildu ziren museora: Familiak umeekin eta adin ezberdinetako lagun taldeak.

Jardueraren edukiera ordubete baino gutxiagoan bete zen eta jendea gustora ibili zela jakinarazi zuen.  

Ihes-gela2Ihes-gela1

Ihes-gelan parte hartu zuten taldeetako batzuk Tramankulu-ko dinamizatzailearekin

Martxoaren 8ko programazioarekin amaitzeko, Zumalakarregi Museoak Familia tailerra ospatu genuen pasa den martxoaren 16an.

Familia tailerrean

Haurrak museoan dauden emakumeak ezagutzen

Museoaren martxoako egitarauari amaiera emateko "Emakumeak Zumalakarregi Museoan" izeneko Familia tailerra antolatu genuen. Bertan Zumalakarregi museoan ikusgai dauden emakumeak eta XIX. mendean garrantzia izan zituzten emakumeak ikasi genituen ibilbide didaktiko baten bitartez.

TailerranTailerran

Ibilbide didaktikoa egiten

Ibilbide didaktikoa