"Merkatal ontzidiaren telegrafista baten bizipenak" solasaldia.

2026/09/22
Aurreko ostegunean, hilak 17, Agustin Galabiderekin solasaldia egin genuen museoan.

"Artxibo praktikak" programarako sortutako "Soinu ak zeinu ak soinu" erakusketa proposamena harira egin genuen. Honek, XIX. mendeko komunikatzeko moduen inguruan hitz egiten du. 

agustin_solasaldia

Komunikabideen inguruan hitz egiten

Hasieran, komunikabideen bilakaeraren inguruko datuak eman zituen hura ikastera nola iritsi zen azaltzen zuen bitartean.

agustin_solasaldiaTelegrafoarekin erakustaldia eginez

Galabidek, merkatal ontzidiaren telegrafilari lanetan egon zen denboraren inguruko istorioak kontatu zizkigun. Telegrafoa ere ekarri zuen erakustaldia egiteko.

solasaldia_agustin

Mundu mapa baten laguntzaz bere bidaien berri ematen.

Telegrafilari lanak munduko leku askotara joatea erraztu zizkion, esan dugun bezala, merkatal ontzidiaren parte izan baitzen. 

Aukera aparta izan genuen horrelako esperientzia bat lehenengo eskutik ezagutzeko. Mila esker Agustin eta bertaratu zineten guztioi.

Laster solasaldia gure youtube-ko kanalean ikusgai egongo da.