Piztu Museoa!

2020/06/01
Ekainaren 2tik aurrera itzuliko gara museora. Segurtasun eta egokitzapen neurri guztiak hartuta, bisitarien lasaitasunerako.

Zumalakarregi Museoak bere ateak zabalduko ditu ekainak 2an, publikoa museoaz gozatzeko eta era berean segurua sentitzeko programa berrituarekin. Zumalakarregik ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak  higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan gel hidroalkoholikoak ipintzea ere. Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko. 

Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere. 

“Piztu Museoa!”  programapean, Zumalakarregi Museoak publiko ezberdinei egokitutako jarduerak eskainiko ditu 3. fasetik aurrera udara guztian zehar. Kanpoko jarduerak izango dira, formatu murriztuetan eta bisitak nahierara. 

Zumalakarregi museoak bere ateak irekitzen ditu, Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat, aldi baterako erakusketarekin. Erakusketa honek XIX.mendeko euskal emigrazioa eta gaur egungo migrazioa aztertzen du. Erakusketa osatzeko XIX.mendeko pertsonaien lokuzioak eta gaur egungo ikuspegia eskainiko diguten audobisualak QR biez izango dira. 

Konfinamentua hasi aurretik zaharberritu genuen pieza MusealiaK gunean ikusi ahal izango da. Gordailuko bildumetako haize emailea, objektu beraren edertasunaz gain, honen jabea zen Eulalia de Borbon infantaren bizitza interesgarriagatik ere ikusgarria da.   

Iparragirre ibilbidearen bisitei berriro ekingo zaie, poeta eta musikari ezagunaren jaio zeneko  bigarren mendeurrenean, XIX. mendeko gora beherak ezagutu, bere ibilbide migratzailea aurkeztu eta gerra karlistetan izan zuen parte hartzea kontatuz.

Familientzan berriz Ikusi Makusi” esperientzia prestatu da. Museoa joko baten bidez bisitatzeko aukera izanik. Helduekin datozen 6 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako jarduera. 

Zumalakarregi museoak Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea txangoa egiteko mapa jasotzera gonbidatuko du, honek eskaintzen duen orientazio jokoari esker, familian ibilaldiaz gozatzeko. Mapak museoan jaso daitezke, museoko ordutegietan, eta ibilbidea askatasunez eta modu independientean egingo da.


Azkenik, Ormaiztegiko altxorra bisitatzea proposatzen da. XIX.mende trenzubia paregabea bisitatzeko dinamizazioak egingo dira talde txikientzat.

Piztu Museoa!

Zumalakarregi Museoa