Rif 1923 erakusketaren azken egunak Ormaiztegin.

2023/12/21
Eustaquio Berriotxoaren argazkiak Zumalakarregi Museoan ikusteko azken egunak ditugu. Datorren abenduak 30a bukatuko da aldi baterako erakusketa Ormaiztegin.

Joan den uztailean zabaldu genuen  “Rif 1923. Eustaquio Berriochoa Elgarrestaren argazkiak” aldi baterako erakusketa.

Erakusketaren ikuspegia

Erakusketaren ikuspegia.

Erakusketa hau museoan eduki dugun bitartean hainbat ekimen antolatu ditugu osagarri modura. Rifen XIX. mendeko gerrei buruzko hitzaldia eta tertulia, egun gure youtubeko kanalean ikusgai.

 Tertulia Rif

 Hitzaldi eta tertuliaren ikuspegia. Angel Elorzaren argazkia.

Hemen dastatu dezakezuen Rifeko gerrei buruzko bertso kantaldia ere antolatu genuen.

Bertso kantaldia

 Bertso kantaldia Zumalakarregi Museoan. Angel Elorzaren argazkia

Azkenik Ahmed Zaidani Marokoko historian adituarekin egin genuen bisita gidatuarekin bukatu genituen ekimen osagarriak.

 Ahmed Zaidani

Ahmed Zaidani bisita gidatzen.

Eustaquio Berriotxoa urretxuarraren argazkiak ikusteko azken aukera duzue Zumalakarregi Museoan. Ez galdu.