"Soinu ak zeinu ak soinu" erakusketaren inguruan.

2026/06/19
Ekainak 18an solasaldia izan genuen "Soinu ak zeinu ak soinu" aldi baterako erakusketari buruz. Proposamenaren egilea den Maialen Lujanbiok eta museoko artxibo arduraduna den Mikel Alberdiren arteko elkarrizketa izan genuen erakusketaren nondik norakoak adierazteko, hurrenez hurren, artistaren eta historiagilearen ikuspegiak alderatuz.

Apirilaren 23an zabaldu zen Zumalakarregi Museoan Maialen Lujanbio Zugastiren proposamena, "Soinu ak zeinu ak soinu" aldi baterako erakusketa. Ekimena "Artxibo praktikak" programaren bigarren emaitza da, museoak bere artxiboa historiaren diziplinatik kanpo dauden hiru artistei eskatutako azterketa proposamena. Horretarako artista bakoitzari urte beteko epea eman zaio gure artxiboa azter dezan.

Maialen Lujanbio ZMn

Lujanbio eta Alberdi joan den urtean artxiboko materiala aztertzen.

Oraingoan artista eta artxiboaren arduradunaren arteko solasaldia izan dugu azterketa honen emaitza izan den erakusketari buruzko hausnarketa eginez. Lujanbiok aurkitutako materialak iradokitakoari buruz hitzegin digu, alegia, ahozkoa eta idatzizkoa, agerian dagoena eta ezkutatutakoa, besteak beste.

"Soinu ak, zeinu ak soinu" solasaldia

Solasaldiaren ikuspegi bat.

Baita erakusketara gerturatzeko modu desberdinei buruz ere, bertan eskaintzen diren irudien, testuen eta ahotsen uztartzea eta kontakizuna egiten duten bertsoen kodetzearen arrazoiak ere adierazi zituen. Alberdik, berriz, artistak hautatutako dokumentu eta irudien testuinguru historikoaz solastu zuen, begirada artistikoari historikoa gehituz.

Solasaldiaren ikuspegia

 Hizlariak solasean.

Berriro ere Maialen Lujanbio entzuteko aukera aparta izan genuen Ormaiztegin, XIX. mendeko komunikatzeko moduek bultzatutako hausnarketa aberasgarrien bitartez. Eskerrik asko Maialen!