Zumalakarregi museoa Habla Radion
Urria amaitzear dagoela aprobetxatuz, Habla Radio irrati donostiarrak Ondarearen Europako Jardunaldiei (O.E.J.) buruzko saioa antolatu du jardunaldietan parte hartu duten hainbat museo gonbidatuz.
Aste honetan, Habla Radioko El Recreo saioan Zumalakarregi museoak parte hartu du O.E.J. protagonista duen solasaldi honetan Beasaingo Igartza jauregia, Ordiziako D'elikatuz interpretazio zentroa eta Añorgako Museum Cemento Rezola museoetako ordezkariekin.
Ordezkari bakoitzak O.E.J.rako antolatutako jarduera aurkeztu du. Zumalakarregi museoaren kasuan pasa den urriaren 5ean ospatu genuen "Iriarte Erdikoa: Baserritik museora" hitzaldiari buruz hitz egin genuen.
"Iriarte Erdikoa: Baserritik museora" hitzaldian Ibon Telleria eta Josue Susperregirekin
Horrez gain, saio berean Zumalakarregi museoa aurkezteko aukera eskaini zuen Martin Martinez irrati esatariak.
Cristina Álvarez, Zumalakarregi museoko ordezkaria "El Recreo" saioan Martin Martinezekin solasean
Zumalakarregi museoan bertan eskaintzen ditugun zerbitzuak aipatzeaz gain, "Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. Mendean" aldi baterako erakusketan azaltzen diren hainbat bitxikeri aipatzeko aukera aprobetxatu genuen.
Hemen saioaren lotura uzten dizuegu