Gipuzkoa 1840-1872. Berrikuntzak eta eztabaidak.

1839ko Bergarako Hitzarmenaz geroztik Foruak Konstituzioarekin egokitu behar ziren. Baina, nola?, noraino? Aldaketa lehenetariko eta nagusienetako bat Aduanak Bidasoara eramatea izan zen. Honek Europa eta Espainiarekiko harremanak eraldatuko ditu: lege babesleek kanpoko konpetentzia ekidin eta espainiar merkatua euskal industria jaio berriari irekitzen diote.

Gipuzkoa 1840-1872. Berrikuntzak eta eztabaidak. 1864an, Donostiako Harresia botatzean, hiri berri bat sortu zen. Lehen zabaltza, Bulebarretik Askatasun Hiribidera artekoak, Alde Zaharrak adina okupatzen du. Zer izango da etorkizunean hiri hau? Merkatal tradizioari eutsiko dio? Garatuko dira lehen industriak? Hiriburu berria denez, zerbitzugune bilakatuko da?

Baina trenbidea izan zen, ezbairik gabe, mundu berriaren adierazle garbia, bai ekonomia zein gizarte eta ideologia mailan ere. Trenek eguneroko gauza bihurtuko dute merkantzia, pertsona eta ideien harat honata.

Gipuzkoa 1840-1872. Berrikuntzak eta eztabaidak. Aldaketa guzti hauek inportanteegiak ziren eztabaidarik gabe aurrera jotzeko. Izan ere, XIX.a polemiken mendea izan zen, hemen eta nonahi. Polemika hauek -munta pixka bat izan zuten gertakari guztiak bezala- paperaren bidez zabaldu ziren. Etengabe transformatzen ari den mundu honen islada eta, nolabait ere, eragilea inprenta izango da. Adibidea: bertso-paperak, ahozko tradizioa eta kultura idatzia elkar lotuak.

Erabaki bat hartzeak beste aukerak baztertzea dakar. 1840-1872 artean hartutakoen zenbait ondoriok gaur egun ere badirau. zein itxura luke Donostiak Bulebarrik gabe? Nork pentsa lezake Kontxako badia eta Urumea merkatal portu bilakaturik? Eta probintziako hiriburua Tolosa balitz? Zer nolako Gipuzkoa zatekeen Madrid-Paris trenbide nagusitik kanpo geratu izan balitz?

Eskerronak:
    * Lopez-Mendizal senideak
    * José María Castillo
    * Juan Manuel de Encío
    * José María Tuduri
    * Manex Pagola
    * Paloma Miranda
    * Beatriz Herreras
    * Josune Zaldua
    * Fermín de Leizaola
    * San Telmo Museoa. Donostia
    * Urgulleko Parke-Museoa. Donostia
    * Euskal Museoa. Bilbo
    * Museo Municipal. Madrid
    * Museo Nacional Ferroviario. Madrid
    * Museo Nacional del Prado. Madrid
    * Gipuzkoako Artxibategi Orokorra. Tolosa
    * Udal Artxibategia. Donostia
    * Udal Artxibategia. Tolosa
    * Gipuzkoako Foru Aldundiko Liburutegi Nagusia. Donostia
    * Euskaltzaindia. Bilbao
    * Eresbil. Errenteria
    * Chambre de Commerce et d´Industrie de Bayonne
    * Gipuzkoa Donostia Kutxa. Donostia
    * Zumarragako Bertso Eskola. Zumarraga