Museoen Nazioarteko Eguna eta Gaua 2012

Zumalakarregi Museoak ireki zen urtetik (duela 24 urte) urtero ospatu ohi du Museoen Nazioarteko Eguna. 2012an, mundu osoko 32000 museoek ospatu zuten Maiatzaren 18ko festa hau. 2013ko MNEko leloa hauxe da 'Museoak (memoria + sormena) = Gizarte Garapena'

Museoak ondorengo egitaraua prestatu du 2013ko Maiatzean adin eta mota guztietako publikoarekin Museoen Nazioarteko Eguna zein Europako Museoen Gaua ospatzeko asmoz. 

Maiatzak 18, larunbata

Arratsaldez

XIX.mendeko asmakizun eta asmatzaileekin Gymkhana, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 17.00etatik aurrera museoan. Parte hartzaile guztiek sormena agaratzen lagunduko dieten oparia jasoko dute. Aurrez izen-ematea komenigarria da. Plaza mugatuak.

 

ZM museo eguna gymkhana

 

Gauez

'Europako Museoen Gaua’ren barruan ‘Museoko altxor ezezagunen gaua’ izenburupean erakusketa berezia, Zumalakarregi Museoko bilduman ditugun berdingabeko pieza bitxien multzoa aurkeztuz. Pieza hauen aurkezpen honetan, XIX.mendeko ohiko postreak dastatzeko aukera izango da. Suspiros de monja edota Sorbete de clavel izenekoak adibidez. XIX.mende hasieran izotz artifiziala erabiltzen hasi ziren, ondorioz, azken postre hau oso ezaguna zen garai honetan. Gaueko 23.00etatik 00.30etara bisita bereziak eskainiz. Aurrez erreserba egitea komenigarria da. Plaza mugatuak.

 

ZM purokaxa zuma

 

Maiatzak 19, igandea

Arratsaldez

Haur eta gazteentzako Film emanaldiak. XIX.mendeko autore esanguratsuen lanetan oinarritutako filmak eskainiko dira museoan. 

16.00etan: 6 eta 12 urte bitarteko haurrak. 

17.30etan: 12 eta 16 urte bitarteko gazteak

*1843. urtean margotutako unea, bertan haur zein helduak Panorama bat deskubritzen dabiltza. 

ZM zinema01

 

ATE IREKIEN JARDUNALDIA

Maiatzak 18 eta 19an Zumalakarregi Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00.

 

Maiatzak 9tik 18ra bitartean

ONLINE JOLAS BATERATUA (IM-UM-ZM), MUSEOAK ZU ENTZUN NAHI ZAITU!

Bidal iezaguzu etorkizuneko museoengandik espero duzuenari buruz duzun iritzia aurkezten duen bideo edo audio bat eta zure ahotsak merezi duen oihartzuna izango du. Guztiok gara museo, eta gure ondarearen isla izan dira, dira, eta izango dira. Bai, gurea. Horregatik behar dugu zure laguntza. Nor zu baina hobeto etorkizuneko museoei buruz espero duzuna azaltzeko. 

XVIII. mendeko egongeletan publiko zabalari ondarea ezagutarazten zitzaionetik gauzak asko aldatu dira. Gaur egun aldaketak oso azkar gertatzen dira eta ez zaitugu ahaztu nahi: Zer esan nahi diguzu?

Nola irudikatzen duzu zure ametsetako museoa?, Zer nahiko zenuke museoan ikasi?, Zein da museoen inguruko zure iritzia?, Zer eskatzen diezu museoei?, Museotara zertara zoaz?, Zeren inguruan egingo zenuke museo bat?, Zein da gehien gustatu zaizun museoa edo bisitatu duzun tokia?

Gaurko kulturaren egoera ikusita, museoak espazio bizia izan nahi dugu, eztabaida eta parte hartzea bultzatu eta zure interes eta kezkei irtenbidea emango zaien lekua; eta zu beharrezko zaitugu horretarako. Zu, gure erabiltzaile, bisitari, herritar, bezero edota laguna. 

Zu zara jarduera honetako protagonista!

Lerro hauek irakurtzen ari zaren neurrian ideia mordoska bat dituzu buruan dantzan. Ideia horiek entzun nahi ditugu!!

Nola parte hartu?

Grabatu bideo edo audio bat mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota eskura duzun beste edozein tramankulurekin. Moldaketak eginda edo ez, gogoratu garrantzitsuena zure mezua maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna, amaitu aurretik iristea dela. Egun horretan zehar, museoan jasotako bideoak aurkeztuko ditugu, zure iritzia bertako eremu batean islatuz. Zure bideo eta audioak facebook, twitter edota hauetako edozein emailetan ditugu: 

IGARTUBEITI                                                 UNTZI                                                            ZUMALAKARREGI

 igartubeiti@gmail.com               |                       untzimuseoa@gmail.com                      |        mzumalakarregi@gmail.com 

 facebook.com/igartubeiti                     facebook.com/pages/Untzi-Museoa-Museo-Nava        l        facebook.com/zumalakarregi 

   twitter.com/igartubeiti                                twitter.com/UntziMuseoa                                             twitter.com/zumalakarregi

 

Museoen Nazioarteko Eguna eta Europako Museoen Gaueko jarduerak aurrera eramateko ondorengo erakunde eta enpresen babesa izan dugu. Eskerrik asko!: Aintziñe Okindegia (Ormaiztegi), Tino Heladeria (Zumarraga) eta KAIKU Corporación Alimentaria