Zumalakarregi Museoan, familiekiko harremana bultzatu eta sendotzen du jarduera sorta baten bidez. Jarduera horien helburua parte hartzaileek Euskal Herriko XIX. mendeko kulturari eta tradizioei buruzko ezagutzak berenganatzea da eta kultur ondarearekiko sentsibilizazioa sorraraztea. Modu ludikoan eta esperimentazioaren bidez, historia gaurkotasunera ekarriz. Horregatik Zumalakarregi Familian Programa jorratu dugu azken urteetan.
ANTOLATU ZURE FAMILIA BISITA:
Bisitatu Zumalakarregi Museoa, familia foiletoa erabiliz, eta egun pasa egin Goierri eskualdeko baliabide anitzen artean gustokoena aukeratuz.
· Ormaiztegiko tren-zubia bisitatu
· Txangoa familian. Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berdea ibilbide zirkularra:
Familiartean egiteko ibilbide bat, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean dago. Orientazio jolas didaktiko bat dago bertan eta orientazio kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten ditu ibilbide honek. Zirkularra da eta “nordic walking” egiteko aproposa baita ere. Zure semeek eta zuk Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan kokaturik dagoen turismo bulegoan jaso beharko duzue ibilbidearen mapa: ibilbidea osatzeko, bertan dauden 10 balizatan egiten diren galderak erantzun behar dira. Galderak natura, ingurunea eta meatzaritzarekin daude erlazionatuta.
· Inguruko baliabide turistikoak
Museoa Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadi Turismo Familiar" produktu klubari atxikita dago