Gertu kultura programa

Inklusiorako atea

 Gertu kultura programaren logoa

Gertu Kultura Gipuzkoa sare inklusiboa da, eta kultura-sustatzaileak, antzokiak, auditoriumak, jaialdiak eta museoak gizarte-sektoreko erakundeekin elkartzen ditu, inguruabar pertsonalak edo osasun-inguruabarrak direla eta kultura-jardueretara joateko zailtasunak dituzten pertsonek kultura eskuragarri izan dezaten.

Gertu kultura plataforman,besteak beste, gizarte-bazterketa arriskuan dauden edo desgaitasuna duten kolektiboetako pertsonentzako programazioa eta jarduerak kontsultatu ahal izango dituzu, kultura-programatzaile ugarirenak.

Zumalakarregi Museoaren eskaintza:

Gertu Kultura Katalunian 2007an hasi zen Apropa Cultura izeneko sare zabalago baten parte da. Erreferentziazko jardunbide egokien programa horrek ezagutzak ematen eta transferitzen ditu modu deszentralizatu batean.