Aldundiaren museoak

Sail honetan aldundiko museoen artean eta Gordailuren artean lankidetzan garatzen diren jardueren informazioa eskaintzen da. Gipuzkoako ondare historiko-artistiko, arkeologiko eta etnografikoko kontserbazio, ikerketa eta hedapenaren inguruan burutzen diren programak, jarduerak, erakusketak eta proiektuak.

Igartubeiti Baserri MuseoaEuskal Itsas MuseoaZumalakarregi MuseoaGordailua

Nortzuk gara?

Gipuzkoako Foru Aldundia hiru museoren jabe da (Igartubeiti Baserri Museoa, Euskal Itsas Museoa eta Zumalakarregi Museoa), Gordailua (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa da) baita Agorregi burdinolaren jabe ere.

Euskal Itsas Museoa

Untzi Museoa euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko sortutako zentroa da. Helburu horiek lortzeko, Museoak hainbat arlo jorratzen ditu: hezkuntza jarduerak, ikerketa, argitalpenak, erakusketen ekoizpena zein itsas ondarea babestea eta berreskuratzea.

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti baserriak beste edozein baserrik baino hobeto islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa dei diezaiokeguna. Jatorrizko zurezko egitura, oso ongi kontserbatua, eta sagardorako dolarea direla eta, Euskal Herriko baserririk interesgarrienetako bat dela esan dezakegu, baita ondarearen funtsezko elementu bat ere. Argi eta garbi erakusten ditu garai hartako balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoak.

Igartubeiti baserriaren inguruetako interpretazio guneak dolare baserriaren osagarri gisa balio du, eta kontzeptualki banaezinak dira biak. Gune horren helburua da bisitariek baserria bisitatzean jasotako informazioa osatzea, hartara, bisitariek euskal baserria, haren arkitektura, hango bizimodua eta bertan bizi izan zirenak hobeto ezagutzeko giltza lor dezaten.

Zumalakarregi Museoa

Zumalakarregi Museoak Zumalakarregi Museoak jendeari eta adituei Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu, mende hori aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handiko garaia eta mundu garaikidearen hasiera izan baitzen. Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidaia dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutzeko eta ulertzeko funtsezkoa den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.

Gordailua

Gordailua Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroa da. Irunen dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumen funts higigarriak biltzen ditu, baita Gipuzkoako beste entitate batzuenak ere, hala nola, San Telmo Museoarenak eta Kutxa Fundazioarenak. Gainera, Zaharberritze Tailer bat ere badu, pintura, eskultura eta harrizko materialetan espezializatua.

Sarrera bateratua Zumalakarregi Museoarekin eta Igartubeiti Baserri Museoarekin: 7,00 €

Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko hiru foru-museoetarako sarbidea baimentzen duen sarrera konbinatua eskaintzen du:

  • Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi), XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta aztertzeko erreferentzia zentroa, XVII. mendeko baserri tipikoa den Iriarte Erdikoa etxean.
  • Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso), euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera ematen digun XVI-XVII. mendeko baserria.
  • Euskal Itsas Museoa (Donostia): euskal itsas ondarea eta historia lantzen duen zentroa. Donostiako portuan dago, Kontsulatuaren dorretxean, XVIII. mendeko eraikinean.

Tiketa hiru museoetako edozeinean eros daiteke eta baliogarria da zentro bakoitzaren ordutegiaren barne. Aldez aurretik eskatuz gero, bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen du. Iraunaldi mugagabea du.

Programak amankomunean

Pieza ibiltariak (IM-UM-ZM-Gordailua)

Aldundiaren museoek Gordailuan gordetzen den ondare higigarria ezagutzera emango dute. Bere zentroetan ikusgai jarriko dituzte, aldi baterako erakusketen edota programa berezien bidez.

Erakusketak

Feillet aizpen inguruan (EIM-ZM elkarlana)