Museoa

 

Zumalakarregi Museoa fatxada

Zumalakarregi Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, XIX. mendea Euskal Herrian ezagutu eta gozatzeko erreferentziako ikerketa  eta dibulgazio zentroa da. Gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. mendeko bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handiko aldia baita, mundu garaikidearen hasiera.

Horretarako, elkarri lotutako bi lan ildotan hedatzen da. Batetik, bilduma zaintzea eta kritikoki berrikustea, eta, bestetik, kalitatezko edukiak sortzea bi dimentsiotan: fisikoa eta digitala.

Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVIII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Tomas Zumalakarregi, jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi, politiko liberala.

Museoa, gainera, Turismo Informaziorako Gunea (PITS) da. Bertan, bisitaria norakoari buruz orientatzen da, eta turismo-produktu eta erakargarriei buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen da dohainik.

Nortzuk gara

Harremanetan jar zaitezke, e-postaren bidez, telefonoz :+34 943 889 900 edo 659 434 566.

ZM. Q-epea. Zerbitzuen kartak. 2020-2022Certificado de Calidad en la Gestión Lingüística - Euskalit. Euskararen kalitate ziurtagiria