Zumalakarregi Museoa, 1989an inauguratua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da.
EGINKIZUNA:
Museoa Euskal Herriko XIX. mendearen ikerketa eta dibulgaziorako erreferentziazko zentroa da. Gure egungo errealitatea ulertzeko gakoak eskaintzen ditu, XIX. mendeko ibilbide dinamiko baten bidez; aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien garaia izan zen, eta mundu garaikidearen hasiera markatu zuen. Gainera, gizarte osoarentzat irekitako eta irisgarria den topagunea da, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituena ikerketaren, ezagutzaren sorreraren, hezkuntzaren, kontserbazioaren eta dibulgazio historikoaren bidez, betiere ikuspegi diziplinarteko eta berritzaile batetik.
XEDEA:
Museoak erreferentziazko erakunde izan nahi du, Euskal Herriko historia garaikidea ulertzeko giltza, eta lurraldearen aurrerapen kulturala eta soziala bultzatu nahi du, pertsona eta erakundeekin lankidetzan. Ikuspegi malgu eta irekitik, pertsona guztien kulturarako sarbidea eta parte-hartze eskubidea bermatzen lagundu nahi du, eta ezagutzaren sorkuntza eta transmisiorako aukera berriak esperimentatu eta aztertzen dituen zentro digital berritzaile gisa nabarmendu nahi du.
Iriarte Erdikoa etxea, gaur egungo Zumalakarregi Museoa, XVIII. mendeko baserri tipikoa da. Tomás Zumalakarregiren (karlista jenerala) eta Migel Zumalakarregiren (politikari liberala) etxea izan zen.
Museoak Turismo Informazio gune gisa ere funtzionatzen du, bisitariei euren helmugarako orientazioa eskainiz eta turismo produktu eta atrakzioen inguruko informazio garrantzitsua doan emanez.
Nortzuk gara
- Koordinazioa : Lurdes Azpiazu Aizpiolea lazpiazu@k6gestioncultural.com
- Ikerketa saila : Mikel Alberdi Sagardia malberdi@k6gestioncultural.com
- Hezkuntza eta komunikazio saila : Maria Jauregi Ruiz mjauregi@k6gestioncultural.com
- Proiektuen saila : Marta Font Cifré mfont@k6gestioncultural.com
- Publikoaren harrera saila : Ibon Agirre Iturbe
Gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz helbide honetan: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus edo telefonoz +34 943 889 900 / 659 434 566
![]() |
|
![]() |
![]() |








