Eguneroko objektuak

Apirileko larunbat arratsaldetan "XIX.mendeko lanabes" desberdinak ezagutzeko tailerrak antolatu ditugu, 17.30tatik 19.00. Aurrez izena-ematea beharrezkoa da.

"Eguneroko objektuak" da apirileko lehen tailerrerako aukeratu dugun izenburua. 

Tailerretako parte hartzaileek garai hartan erabiltzen ziren objektuak ezagutzea izango dute helburu hilabete honetako tailerrek. Izan ere objektu horietariko asko gaur egun ez dira erabiltzen eta egungo gaztetxoek (eta ez hain gaztetxoek) dagoeneko ez dakite ez beraien izen, erabilera… zeintzuk ziren. Garai hartan gaur egungo teknologiak alde batera utzita gauzak egiteko nola moldatzen ziren jakingo dugu. Eskulanaren, imajinazioaren, logikaren… garrantziaz ohartuko gara.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2012/04/21 - 17:30 - 19:00
Non
Zumalakarregi Museoa
Gaia
tailerra familian
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943889900
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal