Bide berdetik mahaira ekimenaren XVI. edizioa

2025/05/15
Beste urteetan bezala, Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko eta Mutiloako udalekin elkarlanean, Bide berdearen eguna ospatu du

Aurten "Bide berdetik mahaira" ekimenaren XVI. edizioa ospatu genuen pasa den hilaren 11n, Bide berdearen egunaren baitan. Ormaiztegi eta Mutiloako Udalekin eta Goiturrekin elkarlanean antolaturiko jarduera hau, Clara Gutierrez biologa eta etnobotanikoak dinamizaturiko ibilbide gidatua eta tailer gastronomikoa alegia.

Egunari hasiera emanez

Egunari hasiera emanez

Clara Gutierrez etnobotanikak eta Lurdes Azpiazu Zumalakarregi museoko koordinatzaileak, Ormaiztegi-Mutiloa Bide berdea oinarritzat hartzen duen ekimen hau berezi hau aurkeztu zuten.

Clarak ibilbidean zehar aurkitzen diren landare eta lore jangarriei eta dituzten propietate osasungarriei buruz hitz egin zuen.

Clara azaltzenClara

Clara Gutierrez ibilbidea gidatzen

Lurdesek, berriz, Zumalakarregi museoa eta Bide berdearen arteko loturaz hitz egin zuen. Museoak XIX. mendean sortu ziren gai askotariko bildumak jasotzen ditu, Didier Petit de Meurville egilearen Gipuzkoako floraren margolanen bilduma horietako bat izanik.

Didier Petit de Meurville

Didier Petit de Meurville

Didier Petit de Meurville Haitin jaio zen 1793.ean. Bere aita 1795eko esklaboen altxamenduan hil zutenean bere familia Bostonera aldatu zen. Urte batzuk beranduago familia Lyonen kokatu zen. Didierrek zetaren merkataritzari ekin zion bizibidez, politikoki legitimismoarekin lotzen zen bitartean. Honela, Lehenengo Karlistada ostean atzerriratu karlistei laguntza eskaini zien. Gertu gertutik gainera, izan ere, Don Carlos, bere familia, Cabrera eta beste zenbait burukide karlisten erretratuak burutu baizituen Bourgesen eta Lyon inguruko “Le Sabliere” bere etxean. Don Carlosek, esker onez, "Babesaren Bizkonde" izendatu zuen 1845.ean.
1848.ean kontsul izateko bidea hasi zuen eta Frantziako kontsul-orde hautatu zuten Alicanten. 1857.ean aldaketa eskatu eta Frantziako kontsul hautatua izan zen Donostian. Bertan bizitako 16 urteetan bere pintura zaletasuna lantzen jarraitu zuen, hiria eta inguruetako paisaien irudi ugari eginez. Probintziako loreei arreta berezia eskaini zien, kalitate haundiko irudiekin hiru album osatuz.
Didier Petit de Meurville Biarritzen hil zen 1873.ean.

Liburuxka

Museoak liburuxka batzuk banatu zituen Petit de Meurvilleren hainbat ilustraziorekin

Ekimenak hiru atal ditu. Lehenengo zatian Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde ibilbidean zehar lore eta landare basatiak identifikatu eta jasotzen irakatsi zigun Clarak.

Ibilbidean

Taldea Bidea berdean landereak eta loreak jasotzen

Ekimenaren bigarren zatian goizean bildu genituen landare eta loreen propietateak ikasi ondoren, tailer gastronomikoa egin genuen denon artean Mutiloako elkartean.

Tailerren

Taldea Mutiloako Txerri Gorri elkartean jasotakoa kozinatzen

Urtero bezala, egindako lanak emaitza izugarria izan zuen.

Bazkaria

Taldeak egindako lanaren emaitza

Ekimenaren hirugarren eta azkeneko zatian, goizean jasotakoa eta elkartean elkarrekin kozinatu eta prestatu genuena bazkaldu genuen.

Bazkaria

Elkarrekin bazkaltzen

Ekimena amaitzeko, Lurdesek Didier Petit de Meurvillek egindako lanaren bildumak partaideei erakutsi zizkien goizean ikusitako flora era ezberdin batean ezagutzeko aukera emanez.

Petit de Meurville

Petit de Meurville margolariaren lana gertutik ezagutzen

Hemen Goierriko Hitzak grabatutako bideoa uzten dizuegu