"XIX. mendeko albuma" berritua.
2026/06/24
XIX. mendeko euskal ikonografia bildu eta interesatuari modu eroso, praktiko eta arin batean eskaintzeko jaio zen proiektu digitala da “XIX. mendeko albuma”. Ezohikoa bada ere, 2005ean jaio eta 2013an zabaldu eta berritutako proiektu digital hau martxan dago oraindik emaitza ederrekin. Oraingoan itxura berritu eta bilaketa sistema eraginkorragoekin dakarkigu gure webera.
"Soinu ak zeinu ak soinu" erakusketaren inguruan.
2026/06/19
Ekainak 18an solasaldia izan genuen "Soinu ak zeinu ak soinu" aldi baterako erakusketari buruz. Proposamenaren egilea den Maialen Lujanbiok eta museoko artxibo arduraduna den Mikel Alberdiren arteko elkarrizketa izan genuen erakusketaren nondik norakoak adierazteko, hurrenez hurren, artistaren eta historiagilearen ikuspegiak alderatuz.
2026ko "Gure Ondarea" erakusketa
2026/06/17
Aurten ere, Zumalakarregi museoak San Andres Herri Eskola Publikoarekin burutzen duen Ondare tailerraren emaitza inauguratu du.
8. kulturarteko festaren aurkezpen prentsaurrekoa
2026/06/11
Aurten, Ormaiztegiko kulturarteko festa ekainaren 14an egingo da
Tailerra Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean
2026/06/02
Pasa den larunbatean, hilaren 30ean "altxorraren bila" familia tailerra egin genuen Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean.

