"Merkatal ontzidiaren telegrafista baten bizipenak" solasaldia.
"Artxibo praktikak" programarako sortutako "Soinu ak zeinu ak soinu" erakusketa proposamena harira egin genuen. Honek, XIX. mendeko komunikatzeko moduen inguruan hitz egiten du.

Komunikabideen inguruan hitz egiten
Hasieran, komunikabideen bilakaeraren inguruko datuak eman zituen hura ikastera nola iritsi zen azaltzen zuen bitartean.
Telegrafoarekin erakustaldia eginez
Galabidek, merkatal ontzidiaren telegrafilari lanetan egon zen denboraren inguruko istorioak kontatu zizkigun. Telegrafoa ere ekarri zuen erakustaldia egiteko.

Mundu mapa baten laguntzaz bere bidaien berri ematen.
Telegrafilari lanak munduko leku askotara joatea erraztu zizkion, esan dugun bezala, merkatal ontzidiaren parte izan baitzen.
Aukera aparta izan genuen horrelako esperientzia bat lehenengo eskutik ezagutzeko. Mila esker Agustin eta bertaratu zineten guztioi.
Laster solasaldia gure youtube-ko kanalean ikusgai egongo da.

