Ibilbide Didaktikoak

Ibilbide didaktiko guztiak museoko gida batekin eta material didaktikoarekin egiten dira. Horrela, Museoa baliabide didaktiko eraginkorra bezala erabiltzea nahi da, klasean landutakoa osatu dezan.

 ______________________________________________________________________________________________

Zumalakarregi Anaiak: Jeneral Karlista eta Politiko Liberala
Nori gomendatua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Dibertsifikazioa eta Helduen Hezkuntzari.

Zumalakarregi anaiak ibilbide gidatuak Antzinako Erregimenetik Liberalismora egon zen trantsizioan zehar ibilaldi bat proposatzen du. Tomasek jasotako sistema defendatu zuen karlismoaren buruzagi militar bezala, Migelek, bitartean, politikari modura, gizarte eta politika sistemen aldaketaren alde borrokatu zuen. Famili bakar batek prozesu honetan aurrez aurre zeuden ideologiak aztertzea ahalbidetzen digu.

Irakasleentzako azalpena (PDF)

_______________________________________________________________________________________________________________

Iraultza Garaia
Nori Gomendatua: DBH 4.maila Iraultza garaia ibilbideak Antzinako Erregimenetik

Sistema Liberalera eman zen trantsizio konplexu eta bortitzean murgiltzeko aukera ematen du. Euskal Herrian karlismoa eta liberalismoaren artean egon zen liskarraren errepaso bat proposatzen du: Bi Gerra Karlistak, liberalen garaipena eta foruen abolizioa, industria iraultza. Gainera, pertsonai desberdinak ezagutzeko aukera ematen du, hala nola, Zumalakarregi Anaiak, Muñagorri, Santa Kruz Apaiza eta Agosti Xaho.

Unitate Didaktikoa (PDF)
Irakasleentzako azalpena (PDF)

___________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Estatu Liberalaren Sorrera
Nori gomendatua: Batxilergoko 2.maila

Ibilbide honekin ikasleak Antzinako Erregimenaren krisiaren eta Estatu Liberalaren eraikuntza gatazkatsuaren prozesua aztertuko dute. Bi sistemen ezaugarri nagusiak eta Euskal Herriko Kontzertu Ekonomikoaren jatorria ezagutuko dituzte.


Unitate Didaktikoa (PDF)

Irakasleentzako azalpena (PDF)
___________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Gerra eta Bakea
Nori Gomendatua: DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntzari zuzenduta

Lehen Karlistadan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena. Hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebazpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.

Unitate Didaktikoa (PDF)
Irakasleentzako azalpena (PDF)

___________________________________________________________________________________________________________________________________________________ 

Ibilbide  Didaktikoak               
Lehen Hezkuntza DBH Batxilergoa Lanbide Heziketa HHE Hizkuntzak
Zumalakarregi Anaiak 
x x x x x Eusk / Gazt
Iraultza Garaia x Eusk/Gazt/Ing
Estatu Liberalaren Sorrera x Eusk / Gazt
Gerra eta Bakea x x x x Eusk / Gazt