Ibilbide didaktiko guztiak museoko gida batekin eta material didaktikoarekin egiten dira. Horrela, Museoa baliabide didaktiko eraginkorra bezala erabiltzea nahi da, klasean landutakoa osatu dezan.
___________________________________________________________________________________________
Emakumeak Zumalakarregi museoan
Nori gomendatua: Lehen Hezkuntza
Lehen Hezkuntzako ikasleentzako egokitutako bisita gidatua museoaren erakusketa egonkorran izkutatuta dauden emakumeen izenak ezagutarazteko. Bisitak liburuxko bat izango du gehigarritzat non Pancracia Ollok emakume hauek aurkezten ditu. Horrez gain Ollok hainbat hausnarketa eta erronka proposatuko dizkie ikasleei.
_____________________________________________________________________________________________
Zumalakarregi museoaren Haur ibilbidea
Nori gomendatua: Lehen Hezkuntza
Haur Ibilbide honek museoa haurrei bisitatzeko aukera eskaintzen du. Ibilbidean erabilitako hizkuntzaren helburua bisita haurrei egokitzea da, XIX. mendeko errealitate soziala ulertzen laguntzen duten gakoak eskaintzen dituen bitartean.
Unitate Didaktikoa (PDF)
Irakasleentzako azalpena (PDF)
____________________________________________________________________________________________
Zumalakarregi Anaiak: Jeneral Karlista eta Politiko Liberala
Nori gomendatua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Dibertsifikazioa eta Helduen Hezkuntzari.
Zumalakarregi anaiak ibilbide gidatuak Antzinako Erregimenetik Liberalismora egon zen trantsizioan zehar ibilaldi bat proposatzen du. Tomasek jasotako sistema defendatu zuen karlismoaren buruzagi militar bezala, Migelek, bitartean, politikari modura, gizarte eta politika sistemen aldaketaren alde borrokatu zuen. Famili bakar batek prozesu honetan aurrez aurre zeuden ideologiak aztertzea ahalbidetzen digu.
Irakasleentzako azalpena (PDF)
_______________________________________________________________________________________________________________
Iraultza Garaia
Nori Gomendatua: DBH 4.maila Iraultza garaia ibilbideak Antzinako Erregimenetik
Sistema Liberalera eman zen trantsizio konplexu eta bortitzean murgiltzeko aukera ematen du. Euskal Herrian karlismoa eta liberalismoaren artean egon zen liskarraren errepaso bat proposatzen du: Bi Gerra Karlistak, liberalen garaipena eta foruen abolizioa, industria iraultza. Gainera, pertsonai desberdinak ezagutzeko aukera ematen du, hala nola, Zumalakarregi Anaiak, Muñagorri, Santa Kruz Apaiza eta Agosti Xaho.
Unitate Didaktikoa (PDF)
Irakasleentzako azalpena (PDF)
___________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Gerra eta Bakea
Nori Gomendatua: DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntzari zuzenduta
Lehen Karlistadan oinarrituz, gatazkaren adibide gisa indarkeriaren sustrai, modu eta ondorioei buruz gogoeta egiteko proposamena. Hausnarketarako ibilbidea, gatazken ebazpenerako bake prozesuak ulertzen laguntzen duena.
Unitate Didaktikoa (PDF)
Irakasleentzako azalpena (PDF)
___________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Ibilbide Didaktikoak |
Lehen Hezkuntza | DBH | Batxilergoa | Lanbide Heziketa | HHE | Hizkuntzak |
Karikaturen sekretuak aurkitzen | x | Eusk / Gazt | ||||
Emakumeak Zumalakarregi museoan | x | Eusk / Gazt | ||||
Museoko Haur ibilbidea | x | Eusk / Gazt | ||||
Zumalakarregi Anaiak |
x | x | x | x | Eusk / Gazt | |
Iraultza Garaia | x | x |
Eusk/Gazt/Ing | |||
Gerra eta Bakea | x | x | x | x | Eusk / Gazt |