Kudeaketa politika (PDFan)
ZUMALAKARREGI MUSEOAREN KUDEAKETA-POLITIKA
Zumalakarregi Museoaren misioa Euskal Herriko XIX. mendeko ezagutzarako ikerketa eta dibulgazio zentro erreferentea izatea da. Oraina ulertzeko gakoak eskaintzea bilatzen dugu, pentsamendu kritikoa eta historiaren hedapena diziplinarteko ikuspegi berritzaile batekin sustatuko duen espazio ireki eta irisgarri baten bidez.
Gure Xedean, euskal historia garaikidearen funtsezko erreferente izan nahi dugu, eta lankidetzaren bidez kultura- eta gizarte-aurrerapena bultzatu. Zentro digital berritzailea izan nahi dugu, pertsona guztiek ezagutzak sortzeko duten sarbide- eta partaidetza-eskubidea bermatuko duena.
Gure lan egiteko modua DTI ereduaren bost ardatzetan oinarritzen da: Kudeaketa, Jasangarritasuna, Irisgarritasuna, Teknologia eta Berrikuntza.
Kudeaketa
Gardentasunean, eraginkortasunean eta erantzukizunean oinarritutako kudeaketa sustatzen dugu. Kultura-, hezkuntza- eta erakunde-eragileekiko lankidetza uztartzen duena, museoak bere ingurunean duen papera indartuko duen eta gure prozesuen etengabeko hobekuntza ekarriko duen kudeaketa parte-hartzailea bultzatuz.
Jasangarritasuna
Gure jarduera ikuspegi jasangarri batetik garatzen dugu, ingurumen-inpaktua minimizatuz eta baliabideen erabilera arduratsua sustatuz. Gizarte-ongizatearen eta kultura-ondarea zaintzen lagunduko duen kudeaketaren aldeko apustua egiten dugu.
Irisgarritasuna
Museorako sarbide unibertsala bermatzeko lan egiten dugu, gure espazio guztietan irisgarritasun fisikoa, sentsoriala, kognitiboa eta digitala etengabe hobetuz. Pertsona guztiek berdintasunean modu aktiboan gozatu eta parte hartu ahal izatea da gure helburua.
Teknologia
Tresna teknologikoak erabiltzen ditugu gure lan-prozesuetan, barne-kudeaketa hobetzeko eta eskainitako zerbitzuak optimizatzeko. Antolaketa, komunikazioa eta erabiltzaileekiko harremana errazten duten soluzio digitalak erabiltzen ditugu, museoaren barruan esperientzia arinagoa, eskuragarriagoa eta efizienteagoa izan dadin lagunduz.
Berrikuntza
Berrikuntza zeharkako ardatz gisa bultzatzen dugu, museoa ikasteko eta parte hartzeko modu berrietara egokitzeko helburuarekin. Gure prozesuak eta zerbitzuak etengabe hobetzea bilatzen dugu, gizartearen behar aldakorrei erantzunez.
Ormaiztegin, 2026ko apirilaren 27an

