XIX. MENDEKO albuma

XIX. mendeko albuma kultur web guneak 4.000 irudi dauzka Euskal Herriko gaiei buruz.
Egitasmo hau, Zumalakarregi Museoaren, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia zentroaren, ekimena da.

Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta bost dokumento zentro gipuzkoarretan daude:  Zumalakarregi Museoa, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia, Gipuzkoako Artxibo Orokorra, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Untzi Museoa.

 XIX. MENDEKO albuma XIX. mendea ikertu eta ezagutu zein garai bat erakusten duten irudiekin gozatu nahi duen edozein internautari zuzendua dago. Hiritarrei gure funtsak modu erraz eta arin batean eskuratzeko aukera eskaintzen die, erresoluzio kalitatearen arabera, irudiak maileguan eskatzeko edo   lortzeko bidea emanez. Aldez aurretik, interesatuak irudien bilaketa egin dezake ondorengo irizpideak erabiliz: egileen, pertsonaien, tokien eta gaien arabera. 4.000 irudiek azalpen fitxa dute ondorengo datuekin: egilea, grabatzailea, inprimategia, data, tokia, irudiaren neurriak, eta abar.

Kultur web guneak erakusketa birtualei zuzendutako espazioa du, non XIX. mendeko gai zehatzak erakusten diren irudien bitartez.

album