2. Gerra Karlista

Estatuko politikaren egonkortasun ezak eta sortutako politika, gizarte eta ekonomi gatazka ugarien konpon ezinak Bigarren Karlistaldiaren (1872-1876) eztanda eragingo dute. Ordura arte gertatutako aldaketek bereiziko dute lehenengotik, alegia, komunikabideek erraztutako tropen mugikortasuna, armen eraginkortasuna, e. a.

Santa Cruz apaiza

Santa Cruz apaiza eta bere guardia

Bitartean karlistak Aldundietan oinarrituta benetako Estatu bat antolatzen saiatu ziren. Gipuzkoako Aldun Nagusia zen Dorronsorok armak eta gudariak lortzen sekulako lana egin zuen. Baina baita hezkuntzan ere, euskararen irakaskuntza bultzatuz edo Oñatiko unibertsitatea berriro zabalduz. Estatu karlistak Justizia Auzitegiak antolatu zituen, Kode Penal berri bat argitaratzera iritsiz. Oñatin txanponak egin zituen eta propaganda lanak ez zituen alboratu. Karlisten egunkari ofiziala zen “El Cuartel Real” ere Oñatin argitaratzen zen, foileto eta aldarrikapen ugarirekin batera.

Estatu karlista

Irudiari buruzko informazioa

Karlistek izugarrizko garrantzia eman zioten propagandari. Carlos VII.a erregegaiaren irudia Euskal Herriko azken txokoraino iritsi zen, gerra aurretik, bitartean eta baita ondoren ere.

Don Carlos VII

Irudiaren iturria

Berriro ere hiriburuak liberalen esku mantentzen ziren, karlisten helburu nagusi bihurtuz. 1874.eko urtarrilean karlistek Portugalete hartzen dute Bilboko setio berri bati hasiera emanez. Otsailean, zazpi hilabetetako setioa jasan ondoren, liberalek Tolosatik alde egiten dute, indar guztiak Donostia inguruan bilduz. Martxoan Somorrostroko borroka odoltsuak gertatuko dira, Bilboko blokeoa hausteko liberalen saioa. Setioa gogortu arren –karlistek bi hilabeteetan 5.000 bonbatik gora bota zituzten hiriaren aurka- Bilbo ez zen errenditu eta maiatza hasieran liberalek blokeoa hautsi eta hirian sartu ziren. Historia errepikatzen zen.

Somorrostro

Irudiaren iturria

1876.eko otsailean Don Karlosek muga behin betirako -“Itzuliko naiz” esan arren- gurutzatuko du 10.000 jarraitzaileekin. Oraingoan ez da akordiorik porrota militarra baizik. Honek euskal Foruen desagertzea ekarriko du.

Don Carlos VII Itzuliko naiz

Irudiaren iturria