6. ekimena

“Zumalakarregiren jaiotetxea. Casa nativa de Zumalacarregui en Ormaiztegui” artelana

Zumalakarregiren jaiotetxea. Gregorio Hombrados Oñativia. 1925

ARTELANA

Ikatz-marrazkiz egindako lana dugu “Zumalakarregiren jaiotetxea. Casa nativa de Zumalacarregui en Ormaiztegui” margolari gipuzkoarrak 1925ean egina.  Ormaiztegi erdian dagoen “Iriarte erdikoa” etxea irudikatzen du, egun Zumalakarregi Museoa. Jakin badakigu karlisten buruzagia ez zela bertan jaio, baina bere familia bertan kokatu zen XVIII. mende bukaeran .Tomas Zumalakarregiren jaiotetxetzat XIX. mende erditik hartu izan da, seguru asko benetako jaiotetxea, “Arandi enea”, Ormaiztegiko erdigunetik urrun dagoelako.

IBILERARI buruz

Artelana Ormaiztegiko elizan gordetzen zen 2010ean Zumalakarregi Museoan utzi zuten arte.

EGILEARI buruz

Gregorio Hombrados Oñativia. 1940.Argazkilaria, Pascual MarínBilduma, MarínArtxiboa, Kutxa fototeka

Gregorio Hombrados Oñativia. 1940. Funtsa, Marín. Argazkilaria, Pascual Marín, Artxiboa, Kutxa Fototeka

Zarautzen 1902 jaio zen, baino tolosarra zen eta bertan zendu zen 1978ean. Margolari ikasketak Baionan hasi zituen, ondoren 1921ean Parisen osatu zuen prestakuntza, besteak beste Leon Bonnat baionar margolari famatuarekin. Ikasketak Frantziako kostaldean erretratuak eginez ordaindu zituen.Lanbide nagusia euskal historiako gertakizunak eta pertsonaia historikoen erretratuak egitea izan zuen. Arte kritikoa ere izan zen hainbat euskal egunkari eta aldizkarietan, El Diario Vascon bereziki. 1917an hasi zen euskal artxiboak arakatzen, argitaratu gabe dauden bi idazlan erraldoi prestatzeko asmoz Historia del Arte Vasco eta Diccionario monumental del arte y artistas de Euzkadi.

Osagarri moduan...

...egile beraren Zumalakarregiren gorputz osoko erretratu ederra, San Andres elizako sakristian egon zen 1993an Museoan utzi zuten arte. Egun ikusgai Museoan.

ZM. D. Tomás Zumalacárregui. Gregorio Hombrados Oñativia. 1927

D. Tomás Zumalacárregui. Gregorio Hombrados Oñativia. 1927