5. ekimena

Isabel II erregina. Eugenio Azcue.(Orio, 1822 - San Sebastián, 1890)

Isabel II erregina. Eugenio Azcue.(Orio, 1822 - San Sebastián, 1890)

Estetika neoklasikoaren eta erromantikoaren bateratzailetzat hartua, XIX. mendeko pintore gipuzkoar nagusienetakoa izan zen. Donostian udak ematen zituen Federico Madrazok  animatu zuen Madrilera joatera, San Fernando akademian ikas zezan. Horretarako, Gipuzkoako Aldundiko beka bat lortu zuen.  Gero, Erroman eta Parisen jarraitu zuen ikasten. Hala, nazioartean ibiltzeari ekin zion, geroago probintziako beste artista batzuek egin zuten bezala. 

Gipuzkoako armarria. Eugenio Azkue

Eugenio AZKUE. Gipuzkoako armarria. 

Itzultzean, pintura erlijiosoan eta pertsonaia historikoak irudikatzen aritu zen. Probintziako zenbait eliza apaindu zituen; horien artean, nabarmentzekoak dira Tolosako Andre Maria parrokiako muralak eta Donostiako Santa Mariako sakristiako mihiseak. Pintura alegorikoa ere landu zuen eta, erretratugile gisa, pertsonaia gipuzkoar ospetsuen atzera begirako irudi asko marraztu zituen.

21_ZM_Irurac bat. Eugenio_Azkue

Eugenio AZKUE. “Irurac bat”

Kronologia: 1850.
Isabel II erreginaren erretratua, bere erregetzaren erdi aldera. Erretratua Gipuzkoako Foru Aldundiak enkargatutako Federico Madrazoren koadro baten kopia da. Kontuan izanda Azkueren formakuntza ere Foru Aldundiak ordaindua izan zena, esan dezakegu pieza hau hasieratik instituzio honi lotua egon dena. Egun Gordailuan zaindua dago.

ISABEL II.
Isabel IIren figurari dagokionez, Euskal Herriko XIX. mendea ulertzeko ezinbestekoa duguna esan beharra dago. Bere jaiotza eta tronuaren oinordekotza absolutista eta liberalen arteko gerra zibilak eztanda egiteko aitzakia izan zen. Gure probintziarekin harreman estua mantendu zuen, 1845tik aurrera, bere azal arazoak konpontze arren Donostian itsas bainuak hartzen hasi zenetik. 

Isabel erregina bere ahizparekin eta Kristina erreginarekin, Donostiatik hurbileko Altzako biztanleak harri eta zur utziz espero gabeko bisitaz

Isabel erregina bere ahizparekin eta Kristina erreginarekin, Donostiatik hurbileko Altzako biztanleak harri eta zur utziz espero gabeko bisitaz. Irudiaren iturria

Bere gainbeherak 1868ko iraultza eta bera tronutik bidaltzea eragin zituen, Bigarren Karlistaldiaren oinarri. Iraultza mugimenduak Lekeition harrapatu zuen eta deserriratzearen agurra Donostiako tren geltokian jaso zuen.

Isabel II. Alaminos. "Herrialde honetan sustrai sakonagoak nituela uste nuen"

"Herrialde honetan sustrai sakonagoak nituela uste nuen". Irudiaren iturria

Isabel IIari agurra 1868ko urrian.