Amaitu da "Gipuzkoa behin betiko" erakusketa

2026/03/31
Joan den urtean "Gipuzkoa" dokumentu batean lehenengo aldiz agertu zenetik mila urte bete ziren. Honen harira hainbat ekimen burutu ziren lurraldean zehar, gurean "Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean" aldi baterako erakusketa. Ohikoa denez begirada XIX. mendean jarri genuen amaitu berri den erakusketa honetan.

Erakusketa hiru atal nagusietan banatu genuen: bibliografia, kartografia eta ikonografia. Izan ere, XIX. mendean idatzi ziren Gipuzkoako historiaren klasikoak, Gorosabel, Soraluce eta Echegaray historiagileenak, besteak beste, zabaldu zen kartografia eta ugaritu zen herrietako paisaien ikonografia.

Gipuzkoa behin betiko

Erakusketaren ikuspegia.

Aurrez erakusketa honi buruzko sarrera desberdinak egin ditugu. Batzutan bertan jorratzen ziren gai konkretuak aztertzeko. Honela, lurraldearen hiriburua edo lurraldearen osaketak jasandako hainbat gorabehera. Arestian Eugenio Azkueren olio-margoa aipatu genuen. Gaurkoan Jose Etxenagusiarena.

Jose Etxenagusia. "Alfonso VIII. jurando los Fueros de Gipuzkoa"

 Etxenagusiaren koadroa gure erakusketan.

Etxenagusiak bere belaunaldiko margolarien artean nazioarteko proiekzio haundiena izan zuen. Erroman bizi izan zen eta Europan eta Ameriketan oihartzun zabala izan zuen bere lanak. Honek Gipuzkoa eta Bizkaiko Aldundien enkarguak jasotzea eragin zion. Gipuzkoakoak, eraikitzen ari zen jauregirako beiratearen irudia eskatu zion, baita Munichen berau egitearen zuzendaritza ere.

Margolanaren garraioa

 Margolana Aldundiaren jauregitik ateratzean beiratearen azpitik pasa zen.

Aldundiaren enkargua esanguratsua izan zen, izan ere, Foruak galduak ziren 1889.ean. Hala ere, Gaztelako errege Alfonso VIII, 1200. urtean Gipuzkoako Foruei zin egiten irudikatzen da. Alegia, Foruei buruzko eztabaida nagusian Aldundiaren tesia bermatzen duen gertakaria. Madrildik, Foruak errege batek emandako legeak zirela zioten. Hemendik, Foruak aurretik sortutako gure legeak zirela, Gaztelako erregeak errespetatuko zituela zin egin zuena.

Etxena Ormaiztegin

Margolana Ormaiztegira iristen.

Amaitu da aldi baterako erakusketa hau. Adi Maialen Lujanbio gure artxiboarekin prestatzen ari denarekin.

 

Amaitu da "Gipuzkoa behin betiko" erakusketa

Jose Etxenagusia. "Alfonso VIII jurando los fueros de Guipúzcoa"