
Jose Mari Tudurik Bigarren Karlistaldiari buruzko bi filme egin ditu: “Crónica de la guerra carlista 1872-1876”, 1988an eta “El cura Santa Cruz” 1991.ean. Bietarako ikerketa sakonak burutu zituen eta atrezzo bilduma eta material historiko bilketa itzelak egin zituen, benetazko uniformeak zein erreplikak eskuratuz. Hauetako bat dugu gaurkoan Musealiak gunean.
Karlistaldien gaira gerturatzeko bide asko daude. Zinemarena bada horietako bat, Zumalakarregi museoak hainbatetan jorratua. Izan ere 2021.ean “Pour Don Carlos” proiektuan karlistaldiak eta zinemaren arteko harremanaren azterketa burutu genuen filme emanaldi, hitzaldi eta mahai inguru desberdinak antolatuz.
Jose Mari Tuduri dohaintzaren egilearekin, berriz, Museoaren hasieratik dugu harremana. Gure bilduma osatzen lagundu zigun, hainbat arma eta uniforme lortzea bideratuz.
Baita “Karlismoaren lurraldeak” ezagutzeko txangoak antolatuz.

Tuduri 2009an museoaren lagunen txangoa gidatzen.
Charles Frederick Henningsenen liburuan oinarrituta Ameskoako batailaren berri eskaini zigun txango zoragarri batean.
Gainera Tuduri hainbat herri antzerkiren antolatzailea izan da, besteak beste, Dulantziko batailari buruzkoa edota Lakarko batailari buruzkoa.
Azken hau ikusteko ere txangoa antolatu genuen museotik 2010.ean.
Baita 2011.ean Tolosako batailaren errepresentazioan, 1813koan, antolatzaileen artean berriro ere Tuduri genuela.
Jose Mari antolatze lanetan.
Gure irratian ere izan genuen Jose Mari elkarrizketatzeko aukera:
https://soundcloud.com/zumalakarregi/zm_jose_mari_tuduri
Bigarren karlistaldiko uniformearen erreprodukzio hau hainbat filmetan erabilia izan da: Tuduri beraren “Crónica de la guerra carlista 1872-1876”(1988).

eta “El cura Santa Cruz”(1991)

edo Julio Medem zuzendariaren “Vacas” (1992)

eta Igor Legarretaren “Ilargi guztiak” (2020).



