Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa

Zumalakarregi Museoak zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa modu presentzialean eta baita online antolatu du, "Migrazioak" proiektuaren atal sozialaren barruan.

Gizarte-harremanetarako funtsik gabeko zurrumurruak, estereotipo negatiboak eta kultura-aniztasunari buruzko aurreiritziak zabaltzea oztopo bat da, eta intolerantziaren eta diskriminazioaren diskurtsoa bultzatzen du. Aurreiritzi horiek desmuntatzea, zurrumurruak modu objektibo eta egokian gezurtatzea, kultura-aniztasunaren eta immigrazioaren aurkako aurreiritzien ondorioak saihestea da ziklo honen helburua, gizartearen sentsibilizazioaren bitartez  immigrazioaren eta kultura aniztasunaren aurkako aurreiritzien ondorioak saihestuz. Informazioaren bitartez kulturartekotasunaren balioak azpimarratu eta bazterketaren aurka borrokatzea.

EGITARAUA

2020ko azaroaren 4ean, asteazkena, 19:00
SOLASALDIA: “La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Ormaiztegi. Mitos y realidades” (Jatorri atzerritarra duen immigrazioa EAEn eta Ormaiztagin: Mito eta errealitateak”).
GORKA MORENO.  Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Irakasle Titularra da. Ikuspegi-Euskal Immigrazioaren Behatokiko kidea, 2011tik 2019ra zuzendaria izan da. Aurkezpena PDFan

2020ko azaroaren 5ean, osteguna, 19:00
SOLASALDIA: “La emigración en época de franco. Desde Extremadura al bertsolarismo”. (Francoren garaiko emigrazioa. Extremaduratik bertsolaritzara).
JON MAIA. Bertsolari eta zinemagilea, “Hezurbeltzak” musika taldearen partaide. Musika proiektu honek  joan den mendean Espainiatik etorritako immigratzaileei aitorpena egitea du helburu.

2020ko azaroaren 11an, asteazkena, 18:30
TAILERRA: “Estrategias comunicativas frente a rumores y estereotipos” (Zurrumurruen eta estereotipoen aurkako komunikazio-estrategiak)
MÒNICA LEIVA. Kazetaritzan lizentziatua, Nazioarteko Ekintza Humanitarioan eta Historia Garaikedean Maistra ere bada. Egun kultur eta gizarte dinamizatzailea da.

OHARRAK:

· Zumalakarregi Museoan izango dira tertuliak eta tailerra, aldi berean online jarraitzeko aukera ere edukiko dute bertaratu ezin direnek.

· Izen-ematea derrigorrezkoa da, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean, 943 88 99 00 telefonoan edo whatsapp bidez 659 434 566

Zumalakarregi Museoak "Zurrumurruen aurkako informazio-saioen zikloa"