Zumalakarregi museoa Radio Viajera podcast-en
2026/02/17
Dagoeneko entzungai dago Mikel Alberdi Sagardiari egindako elkarrizketa Donosti City-ko
"De Donosti al cielo, guía de San Sebastián" saioan
"Gipuzkoa behin betiko" erakusketaren luzapena
2026/01/16
Egun ikusgai dugun aldi baterako erakusketaren luzapena ospatzeko Gipuzkoako lurraldearen lehen mapa ekarri dugu "Musealiak" gunera Oleaga Pont bildumatik. Erakusketa martxoak 22ra arte egongo da zabalik. Gerard de Jode flandiarraren XVI. mendeko mapa zoragarria ere ordura arte izango dugu Ormaiztegin.
Gabonetako tailerrak
2026/01/07
Urtero bezala, Gabonetako egun hauetan Zumalakarregi museoan lanpetuta ibili gara
Urtea bukatzen
2025/12/18
Entzungai daude iada Zumalakarregi Museoko irratsaioak. Urteetan zehar grabatutako hainbat irratsaio bildu ditugu webguneko “Soinu artxiboan”. XIX. mendeko zenbait pertsonaien biografiak, garaiko gertakizunak, gai historikoak eta museoko lagunei eginiko elkarrizketak aurki ditzazkezue atal honetan.
Bestalde, joan den azaroak 11n Aratz Igartzabal bertsolaria eta Iñaki Rezusta trikitilariarekin izan genuen bertso hitzaldia ikusgai duzue gure youtubeko kanalean.
XIX. mendeko eleganteen bilkura
2025/11/26
Asteburu honetan, XIX. mendeko eleganteen bilkuraren 12. urteurrena ospatu genuen Ormaiztegiko Elegante egunaren baitan
Gipuzkoako kartografia.
2025/11/21
“Gipuzkoa behin betiko” aldi baterako erakusketaren barruan kartografiak garrantzi haundia du. Izan ere, mapak dira lurraldetasuna adierazteko baliabide nagusia eta XIX. mendean lan ederrak egin ziren. Gaurkoan Zumalakarregi Museoan ikus ditzakezuen mapei buruz hitzegitera gatoz.
Bidebatez esan, Kutxa Fundazioak argitaratzen duen “Gipuzkoako kartografiaren katalogoa 1529-1936” liburuaren aurkezpena Ormaiztegin egingo dugula Javier Maritxalar egilearekin.
Buruarinen tailerra
2025/11/11
Pasa den larunbatean, Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko Guraso Elkartearekin elkarlanean, Buruarinen tailerra burutu zuen Gorka Olazabal eta Oihane Aristegi artisten eskutik
Ordutegi aldaketa
2025/11/04
Azaroaren 4tik otsailaren 28ra Zumalakarregi Museoa goizez baino ez da irekiko, 10:00etatik 14:00etara
Geologiaz beteriko astea
2025/10/30
"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" erakusketaren programazioarekin jarraitzen dugu Zumalakarregi museoan. Oraingoan, Koen Van den Driessche geologoaren eskutik

