Foruak oraindik indarrean zeudenez mendebal euskaldunek ez zuten espainiar armadan parte hartzen pake garaian (Nafarrek galdua zuten abantaila hau 1841.eko legearen ondorioz), baina gerrak eztanda egin bezain laister hiru probintzietako Diputazioek lehen bait lehen laguntza eskaintzea komeni zela iritzi zioten. Bergaran bildu ziren azaroak 4ean eta 3.000 soldaduz osatutako lau tertzio osatzea erabaki zuten.
Euskal Tertzioak borrokan. (STM)
Euskal Tertzioetako soldadua (NYPL)
Hasieran tertzioak boluntarioekin osatzen saiatu ziren baina, nahikoak biltzen ez zirenez, zozketatu egin behar izan zituzten. Oiartzunen zozketara deitutako gazteek hautestontzia hautsi eta mendira jo zuten, baina azkenean alkatea eta agintari batzuen deiak amore ematera behartu zituzten. Beste zenbait herrietan ere larri ibili ziren eskatzen zitzaizkien soldadu kopuruak betetzeko. Tertzioetako partaideak ongi ordainduta joan arren, Gasteizko Kasinoak esaterako, ezgauz gertatzen zen lehenengo arabarri 2.330 erreal eskaini zizkion.
Euskal Tertzioetako tenienteordea. (NYPL)
Garaiko Oiartzunen ikuspegia. (KMK) (Irudiaren iturria)
Euskal Tertzioak Pasaian itsasoratzen. (STM)
Euskal Tertzioen ofizialak. Carlos María Latorre jenerala eserita, bere atzean Rafael Sarabia koronela. Besteak, Isidoro Eleicegui, Miguel Uzuriaga eta Luis Sacristán dira. (KMK)
Ordurako Tetuan espainiarren esku zegoen eta Euskal Tertzioak azken borroka nagusira baizik ez ziren iritsi. Martxoak 23an Wad Raseko batailan parte hartze garrantzitsua izan zuten, 2 hildako eta 34 zauritu jasanez. Biharamunean marokoarrak pakea sinatu zuten. Euskal Tertzioak maiatzaren hasieran itzuli ziren Euskal Herrira, hirietan garaipen arku, musika eta loreen arteko harrera izanez.
Euskal Tertzioak boluntarioak, (ZM) (Irudiaren iturria)
Euskal Tertzioak Wad Ras-eko batailan erasoan.