Gipuzkoa behin betiko: lurraldean XIX. mendean

Gipuzkoa hitza (Ipuscua) dokumentu batean lehenengo aldiz agertu zenaren mila urte betetzen diren honetan, Zumalakarregi Museoan begirada XIX. mendean jarriko dugu, Gipuzkoako lurraldea osatu eta bermatu zen garaia.

XIX. mendean Gipuzkoako lurraldeari buruzko lan ugari argitaratu ziren, Iztuetatik hasi eta Gorosabel edo Echegarayraino. Lurraldearen historia eta foraltasunaren onurak azpimarratuko dira, gipuzkoarrek Espainiako historian izan zuten protagonismoa nabarmenduz.

Gipuzkoako alegoria
Kartografia ere probintziaren mapa osatu ostean, alegia, Oñatik Gipuzkoarekin bat egin ondoren, izugarri ugaldu zen, Olazabalekin hasi eta Boronat edo Ferreiroren atlasetaraino. Mapak dira lurraldetasuna adierazteko baliabide nagusia eta XIX. mendean lan ederrak egin ziren.
Azkenik, ikonografiari dagokionez “Album de Guipuzcoa” izenburupean agertutako estanpa liburuak erabiliko ditugu lurraldea deskribatzeko.

Zuazua. Album de Gipuzkoa

 

Bibliografia.

Larramendiren edo Iztuetaren Gipuzkoako historiaren kontakizun mitologikoetatik, non ehun gipuzkoarrek Erroman beste horrenbeste gerlari erromatar gailentzen dituzten, Gorosabel, Soraluce edo Echegarayren kontakizun historiko positibistetaraino, hirurak artxibozainak, zeinen ikerketak lantzen duten dokumentazioan oinarrituko diren.

Larramendi Corografia

Manuel Larramendi. Corografia de la muy noble y muy leal provincia de Guipúzcoa (1754) Barcelona, 1882. ZM.

Gipuzkoari buruzko historiografiaren erreferente hau XVIII. mendean idatzia izan zen baina ez zen 1882.era arte argitaratu. 

Iztueta eskuizkribua

Gipuzcoaco condairaren eskuizkribua. Koldo Mitxelena Kulturunea.

Lurraldearen euskaraz idatzitako lehenengo historia Iztuetak ez zuen argitaratuta ikusi, bera hil ostean egin baizen.

Iztueta Guipuzcoaco condaira

Juan Ignacio de Iztueta. Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia. Donostia, 1847. KMK.

Gorosabel. Diccionario ... Guipuzcoa

Pablo de Gorosabel. Diccionario Histórico-Geográfico descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alacaldías y uniones de Guipúzcoa. Tolosa, 1862. ZM.

Soraluce. Historia Gral. de Guipuzcoa

Nicolás de Soraluce. Historia General de Guipuzcoa. Madrid, 1870. ZM.

Echegaray. Investigaciones históricas referentes a Guipúzcoa

Carmelo de Echegaray. Investigaciones históricas referentes a Guipúzcoa. San Sebastián, 1893. ZM.

Francisco López Alén. Iconografía biográfica de Guipúzcoa

Francisco López Alén. Iconografía biográfica de Guipúzcoa : galería de retratos de guipuzcoanos distinguidos. San Sebastián, 1898. KMK.

 

Kartografia.

Joaquin de Olazabal izango da probintziako mapa egingo duen lehen kartografo gipuzkoarra. Mendean zehar hainbat atlas argitaratuko dira, mapekin batera informazio estatistikoa jasoko dutenak, hala nola Francisco Boronatena.

Tomás LOPEZ. "Mapa de la M.N. Y M.L. Provincia de Guipuzcoa". 1770. ZM.

 Tomás LOPEZ. "Mapa de la M.N. Y M.L. Provincia de Guipuzcoa". 1770. ZM. Iturria.

José Joaquín de Olazábal Arbelaiz."Carta topográfica de la M.N. y M.L. provincia de Guipúzcoa". 1836. KMK.

José Joaquín de Olazábal Arbelaiz."Carta topográfica de la M.N. y M.L. provincia de Guipúzcoa". 1836. KMK.

"Carta topográfica de la M.N. y M.L. provincia de Guipúzcoa". 1851. D. José Joaquín de Olazábal Arbelaiz y presentada en las Juntas Generales que celebró esta provincia el año 1849 en la M.N., M.L., M.V. y M.S.F. ciudad de Fuenterrabía ; trazada en Irun el año 1849. COP.

"Carta topográfica de la M.N. y M.L. provincia de Guipúzcoa". 1851. D. José Joaquín de Olazábal Arbelaiz y presentada en las Juntas Generales que celebró esta provincia el año 1849 en la M.N., M.L., M.V. y M.S.F. ciudad de Fuenterrabía ; trazada en Irun el año 1849. Colección Oleaga Pont. 

 

Martín Ferreiro. Atlas geográfico de España, islas adyacentes y posesiones españolas de ultramar. Madrid, 1864. COP.

Martín Ferreiro. Atlas geográfico de España, islas adyacentes y posesiones españolas de ultramar. Madrid, 1864. COP.

Francisco Boronat. "Provincia de Guipuzcoa". 1875. Colección Oleaga-Pont.

 Francisco Boronat. "Provincia de Guipuzcoa". 1875. COP.

Ikonografia. 

 "Álbum de Guipuzcoa" izeneko hiru lan argitaratu ziren. Pio Zuazuarena 1857an, George Carpenterren grabatuekin. Th. Mercier-ena 1867an, Leon Laurenten grabatuekin eta Fidel Mugicak 1870ean argitaratutakoa, bere grabatuak eta Rodolfo Sprengerrenak bildu zituena.

Pío Zuazua.  Album pintoresco, historico y descriptivo de la provincia de Guipuzcoa. San Sebastián, 1857. KMK.

Pío Zuazua.  Album pintoresco, historico y descriptivo de la provincia de Guipuzcoa. San Sebastián, 1857. KMK.

TH. Mercier. Guia-Album del viagero en la Provincia de Guipuzcoa. San Sebastián, 1867. KMK.

TH. Mercier. Guia-Album del viagero en la Provincia de Guipuzcoa. San Sebastián, 1867. KMK.

Fidel Mugica, Album de Guipuzcoa. San Sebastián, 1870.

Fidel Mugica. Album de Guipuzcoa. San Sebastián, 1870. KMK.

Hemen hiru albumetako irudiak: Gipuzkoako Albumak.

 George CARPENTER. "Puente de Behobia : Guipuzcoa". ZM.

 George CARPENTER. "Puente de Behobia : Guipuzcoa". ZM. Iturria.

Fidel MUGICA. “Vista de Guetaria”. KMK.

Fidel MUGICA. “Vista de Guetaria”. KMK. Iturria

Gipuzkoaren traizioa. 1794

1793ko martxoan, Frantziako Konbentzioak gerra deklaratu zion borboitarren Espainiari. Hurrengo urteko abuztuan, Nafarroatik sartuta, frantsesek Irun eta Hondarribia hartu zituzten. Frantsesek aurrera egin zuten, eta probintzia osorik hartzerik izan ez bazuten ere, Donostiak, babesgabe, 1794ko abuztuaren 4an amore eman zuen. Hiria inolako defentsa militarrik gabe entregatuta, Godoy Karlos IV.aren lehen ministroak gipuzkoarren eta frantsesen arteko elkar ulertzea salatu zuen. 
Abuztuaren 14an, Getariako Batzar Nagusiek, Romero eta Aldamar diputatu nagusien agindupean, Frantziarekiko Hitzarmen bat prestatu zuten, 1200.eko probintziaren independentzia aldarrikatuz, zeinaren bitartez Gipuzkoa estatu aske eta neutral gisa eratuko zen, Frantziar Errepublikaren babespean. Frantziarrek ez zuten Gipuzkoa armak uztera behartuko, eta ez zuten esku hartuko barne-gobernuko arazoetan. Konbentzionalek Gipuzkoa Frantziako Errepublikaren baitako lurralde gisa baizik ez zuten onartu. Halaber, Konbentzioko ordezkariek Getariako Batzarra bertan behera utzi zuten eta batzarkideak Baionan atxilotu zituzten. 

Getaria. Euskal Itsas Museoa.

Getaria. 1794. Euskal Itsas Museoa. Iturria.

Egoera hala mantendu zen harik eta 1795eko uztailaren 22an Basileako Bakea sinatu zen arte.    
Gipuzkoarentzat, ordea, ondorioak ez ziren gerrarekin bukatu. 1794ko abuztuko kapitulazioan frantsesen eta biztanleen arteko elkar aditzeaz Godoyk egindako salaketak Romero eta Aldamar diputatuak Frantziara erbestera bidali zituen eta Espainiako gobernuak foru sistemaren aurkako eraso kanpaina gogorra hasi zuen.

 George CARPENTER. "Pasages: album de Guipuzcoa". EIM.

George CARPENTER. "Pasages: album de Guipuzcoa". EIM. Iturria.

Fidel MUGICA. "Vista de Fuenterrabia". KMK.

Fidel MUGICA. "Vista de Fuenterrabia". KMK. Iturria.

Fidel MUGICA. “Vista de Irun”. KMK.

Fidel MUGICA. “Vista de Irun”. KMK. Iturria.

Behe Bidasoa Nafarroan. 1805-1814 

XIX. mende hasieran Nafarroaren merkataritzaren egoera, Hondarribiko hondamendi ekonomikoa eta Gipuzkoaren “traizioa” zigortzeko batzuek zuten gogoak bat egin zuten sekretupeko negoziazio baten ondoren Hondarribia Nafarroara anexionatzea lortzeko.
Nafarroa, XVI. mendetik hasita, hainbatetan saiatu zen itsasora irteera bereganatzen bere merkataritzaren onerako. XIX. mende hasieran Hondarribia egoera ekonomiko larrian zegoen eta Konbentzioaren kontrako gerraren ostean Madrilgo gobernua Gipuzkoa Frantziar Errepublikaren parte izatearen aldeko negoziazioak egin izana zigortzen saiatu zen. Honela Jose Vargas Ponce itsasgizon eta ikerlariaren bitartekaritza sekretua erabiliz, Godoyren gobernuak Hondarribia, Irun eta Lezo Nafarroaren parte izatea agindu zuen 1805eko irailak 26ko Erret Aginduaren bitartez.

Marqués de las Amarillas. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.

Hondarribia, Irun eta Lezo Nafarroara pasatzeko agindua. Gipuzkoako Artxibo Orokorra.

Gipuzkoako probintzia, Irun eta Lezo aginduaren aurka agertu ziren, baina berau indarrean egon zen bederatzi urtez, beti ere, Frantziarren inbasioa tartean egon zela kontuan izanez.

Fidel MUGICA. "Vista de Lezo". KMK.

Fidel MUGICA. "Vista de Lezo". KMK. Iturria.

 Rodolfo Sprenger. "Vista de San Sebastián". STM.

 Rodolfo Sprenger. "Vista de San Sebastián". STM.

Lurraldearen Hiruburua: Gabe egotetik Donostia eta Tolosaren arteko gatazkara. 1820-1824

Foru sistema indarrean zegoenean Gipuzkoak ez zuen hiribururik. Foru Aldundia zegoen herria bihurtzen zen hiriburu. Lau ziren tandako Aldundiaren egoitzak: Azpeitia, Azkoitia, Donostia eta Tolosa. Baina Aldundia beste herrietan ere kokatzen zen, honela lurraldearen hiriburua etengabe aldatuz.
Liberalismoa Espainiako erreinuan indarrean jartzen zenean Gipuzkoan, gainerako probintzietan bezala, hiriburua kokatzera behartzen zuten. Lehenengo ahalegina Hirurteko liberalean (1820-1823) izan zen. Lurraldeen banaketa berria proposatu zenean, Donostia eta Tolosa probintziaren hiriburutza bereganatzeko lehian hasi ziren. 

Tolosako udalak 1821.eko azaroan, Pedro Nolasco de Telleria arkitekto eta udal errejidoreari Gipuzkoako mapa topografikoa egin zezan eskatzea erabaki zuen, probintziaren hiriburutzarako Tolosaren egokitasuna frogatze arren. Mapa hau gure lurraldean egin zen lehenengo grabatu litografikoa izan zen.

Tolosako udalak atondutako Gipuzkoako mapa

Tolosako udalak, Madrilgo diputatuen oniritzia jasotzeko, atondutako Gipuzkoako mapa. Tolosako Udal Artxiboa.

Hala ere, gobernuaren erabakia Donostiaren aldekoa izan zen. 1822.eko urtarrilean Gipuzkoak lurralde banaketa berria onartzen du, “Provincia de San Sebastian” izena jasoz. Hiriburutasuna eta lurralde agintariak Donostian kokatu ziren.

Gipuzkoako Artxibo Orokorra.

Handik urtebetera foraltasuna berrezarri zen eta Gipuzkoak hiribururik gabe jarraitu zuen.

George CARPENTER. "San Sebastian : album de Guipuzcoa". KMK.

 George CARPENTER. "San Sebastian : album de Guipuzcoa". KMK. Iturria.

 George CARPENTER "Interior del puerto de Pasages: Guipuzcoa". ZM.

 George CARPENTER "Interior del puerto de Pasages: Guipuzcoa". ZM. Iturria.

 

Oñati eta Gipuzkoaren bategitea.

Oñati jaurerria izan zen eta konderri bihurtu zen. Oñatiko jaunaren boterea sarritan zalantzan jarri zuten Gipuzkoa edo Araban integratzea bilatzen zuten hiribilduko bizilagunek.
Guevara familiak Oñatiko jaurerria izan zuen 1149tik 1845ean Gipuzkoara anexionatu zen arte.

BRABO. "Plaza de Ońate, Casa consistorial, y Palacio." 1840.

BRABO. "Plaza de Ońate, Casa consistorial, y Palacio." 1840. ZM. Iturria.

Oñatiren bilakaera historikoa, Erdi Aroan eta Aro Modernoan, Oñatiko Kondeek lurraldean erabili zuten botereak markatzen du; izan ere, jaun feudal soil gisa baino gehiago, botere legegile, militar, juridiko eta are erlijioso osoak izatera iritsi ziren beren eremuetan, lehenik errege nafarrari eta ondoren gaztelakoari basailutza bakarrik emanez.
Oñatiko Konderriko buru zen Gebaratarren Etxeak ia erabat erabili zuen botere hori da Oñatiko historiaren zati handi bat haien aurkako etengabeko altxamenduek eta herri-iraultzek markatzeko arrazoi nagusia, nahiz eta beti itota geratu.

Didier PETIT de MEURVILLE. Oñate. 1860.

Didier PETIT de MEURVILLE. Oñate. 1860. Gipuzkoako Foru Aldundia. Iturria.

1845ean, jaun-eskubideak ezabatuta, Oñati eta bere lurralde osoa Gipuzkoako probintziari anexionatuta geratu ziren behin betiko.

Fidel MUGICA. “Vista de Vergara”. KMK.

Fidel MUGICA. “Vista de Vergara”. KMK. Iturria.

 Fidel MUGICA. “Vista de Motrico”. KMK.

 Fidel MUGICA. “Vista de Motrico”. KMK. Iturria.

Lurraldearen Hiruburua: Donostia eta Tolosaren arteko gatazka. 1844-1854

Francis TRENCH. “Tolosa”. 1845. ZM.

Francis TRENCH. “Tolosa”. 1845. ZM. Iturria. 

Espainiar gobernuan ematen ziren moderatu eta progresisten arteko borrokak erabakigarriak ziren hiriburua non kokatu ebazterakoan. Esparteroren erregeordealdian (1841-43), gobernu progresistak bat egin zuen donostiarren argudioekin; baina Diputazioaren oposizioak galarazi zuen behin betiko erabakia hartzea. Moderatuak boterera iristean, 1844an, dekretu batek Gipuzkoako hiriburua Tolosan jartzea agindu zuen, landa-handikiek probintzian berreskuratutako indarraren adierazgarri. 

Blanche HENNEBUTTE. "St. Sebastien". KMK.

Blanche HENNEBUTTE. "St. Sebastien". KMK. Iturria.

Donostiak 1854ra arte itxaron behar izan zuen, bada, progresistak agintera iritsi arte, hiriburua behin betiko bertan ezar zedin.

Fidel MUGICA. "Vista de Zarauz". EIM.

Fidel MUGICA. "Vista de Zarauz". EIM. 

Fidel MUGICA. "Vista de Deva". EIM.

Fidel MUGICA. "Vista de Deva". EIM.

 

Eugenio AZKUE. "Armas de Guipuzcoa". 1854 . GFA.

 Eugenio AZCUE. "Armas de Guipuzcoa". 1854 . GFA.

Koadro hau Erroman margotu zen Foru Aldundiaren enkarguz, honek Eugenio Azkueren pintura estudioak babesten zituenean. Oriotarrak lurraldearen sinboloa margotu zuen foru erakundeak eskatuta.

JosE ETXenagusia. "Alfonso VIII jurando los fueros de Guipúzcoa en 1200". 1889. GFA.

José Echenagusia. "Alfonso VIII jurando los fueros de Guipúzcoa en 1200". 1889. GFA.

Jose Etxenagusiak 1889an margotu zuen, Aldundiaren enkarguz, Munichen egin zuten eta Donostiako Foru jauregian kokatu zen beiraterako diseinu gisa. Alfontso VIII .a Gaztelako erregea irudikatzen du, 1200. urtean Gipuzkoako Foruei zin eginez. Gipuzkoa Gaztelarekin bateratzearen oinarria eta lurraldearen eskubideen sinboloa. Erdi Aroko ekitaldi honek berretsi egiten zuen 1876ko karlisten porrotaren ondoren galdu berri zen foru sistema.

 

Bildumak