Tailerra Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean
2026/06/02
Pasa den larunbatean, hilaren 30ean "altxorraren bila" familia tailerra egin genuen Ormaiztegiko Gaztelekuarekin elkarlanean.
Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Egunaren XVII. edizioa
2026/05/27
Aurreko edizioetan bezala, Goitur (Eskualdeko Turismo Garapenerako Agentzia), Ormaiztegiko Udala, Mutiloako Udala eta Espainiako Trenbide Fundazioaren, Bide Berdeen, laguntzarekin, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen Eguna ospatu du Zumalakarregi Museoak.
Zegama Aizkorri XIX. mendean
2026/05/13
Asteburu honetako kirol ekintza nagusienetakoa izango den Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren proposamena XIX. mendeko bidaia liburu batean aurkitu dugu. Th. Mercier frantsesaren "Guide-Album du Voyageur dans la Province de Guipuzcoa".
Maialen Lujanbio Zumalakarregi Museoan
2026/04/24
"Soinu ak zeinu ak soinu" aldi baterako erakusketa zabaldu dugu Ormaiztegin. Zumalakarregi Museoaren “Artxibo praktikak" programarako Maialen Lujanbio Zugastiren proposamena da.
Curros Enriquez eta Bilintx.
2026/04/10
Arestian Museora etorritako bisitari batek eman zidan harreman honen berri. Poeta gazte galiziarra eta euskal bertsolariaren arteko zorigaiztoko ezagutza. Izan ere, lehena Donostian zegoen gerra korrespontsal bezala bigarrena karlisten bonba batek larriki zauritu zuenean. Hemen bere kronika.
Amaitu da "Gipuzkoa behin betiko" erakusketa
2026/03/31
Joan den urtean "Gipuzkoa" dokumentu batean lehenengo aldiz agertu zenetik mila urte bete ziren. Honen harira hainbat ekimen burutu ziren lurraldean zehar, gurean "Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean" aldi baterako erakusketa. Ohikoa denez begirada XIX. mendean jarri genuen amaitu berri den erakusketa honetan.
Martxoak 8 Zumalakarregi museoan
2026/03/13
Martxoak 8 honetan Eulalia de Borbón ezagutu dugu bi jardueren bitartez
Bilboko setioari buruzko liburu aurkezpena
2026/03/10
Gorka Martin historiagilearen "Bilbao 1874: el asedio carlista a la invicta villa" argitalpenaren aurkezpena egingo dugu Zumalakarregi Museoan datorren ostegunean, martxoak 12. Bidebatez, joan den hilabetean kartografiari buruz Ramon Oleaga bildumagileak eskaini zigun hitzaldiaren bideoa aurkezten dizuegu.
Ordutegi aldaketa
2026/03/02
Martxoaren 3tik urriaren 30ra Zumalakarregi Museoa goizez eta arratsaldez egongo da zabalik
Eugenio Azkue margolaria.
2026/02/24
Eugenio Azkue margolari oriotarrarena da aldi baterako erakusketan daukagun olio-margoetako bat. Gaurkoan bere ibilbideari begirada xume bat eskainiko diogu.

