Bloga

Zumalakarregi museoa Habla Radion

2025/10/22
Aste honetan, Donostiako Habla Radio irratian izan ginen Ondarearen Europako Jardunaldiei (O.E.J.) buruz solas egiteko

Iriarte Erdikoa: Baserritik museora

2025/10/08
Pasa den igandean, hilaren 5ean, Iriarte Erdikoa eraikinaren historia arkitektonikoa ezagutu genuen Ibon Telleria eta Josue Susperregiren eskutik

XIX. mendeko Gipuzkoa osatzen

2025/09/18
Pasa den larunbatean, hilaren 13an, Zumalakarregi museoan ikasturteko lehen Familia tailerra ospatu genuen 2025-2026 ikasturtea inauguratuz

Gipuzkoaren hiriburua

2025/09/11
“Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean” aldi baterako erakusketan, besteak beste, Gipuzkoako hiriburuaren erabakitze prozesua aztertzen dugu, izan ere, XIX. mendera arte lurralde honek ez zuen hiriburu zehatzik izan. Espainian sistema liberala indarrean jarri zenean Gipuzkoarrak hiriburu bat izatera behartu zituen. Hara hemen erabaki honen bidea nola hasi zen.

Eraso karlista Behobiari. 1874ko urriak 12.

2025/08/20
Bigarren karlistaldian Irun liberalen eskutan egon zen eta karlisten helburu bihurtu zen. 1874ko urrian Behobiako auzoa erasotu zuten eta britainiar eta frantziar prentsak zabal jaso zuen berria. Karlistek arma berri bat probatu zuten eraso honetan: barrikada mugikorra.

Gipuzkoa osatzen.

2025/07/29
Zumalakarregi Museoak "Ipuscua" proiekturako aurkeztu duen proposamenean, "Gipuzkoa behin betiko" aldi baterako erakusketan, gure lurraldeak XIX. mendean jasandako aldaketak aztertzen dira. Horien artean bada gutxi ezagutzen den bat, 1805.ean Hondarribia eta, bide batez, Irun eta Lezo Nafarroaren parte izatera pasa zirenekoa.

2025ko udalekuak

2025/07/23
Aurten ere, udalekuek udarako eskaintza osatu dute

Bou-Amama buruzagi antikolonial magrebtarra.

2025/07/15
Erosketa berri batek aberasten du gure aldizkari satirikoen bilduma. "La Mosca" aldizkariaren lehenengo urtea, 1881a eta "El Loro" aldizkariaren hirugarrena (1881-1882). 1881eko abuztuaren 6ko "La Mosca" aldizkariaren 19. zenbakiko karikaturak magrebtarren mugimendu antikolonialaren buruzagi bat ezagutzeko aukera ematen digu.

Joaquin Julian Alzaa.

2025/07/03
Gaurko egunez, uztailak 3, fusilatu zuten Zaldibin Joaquin Julian Alzaa, 1848.ean. Carlos VI.ena, Montemolingo kontearen alde altxatutako euskal karlisten porrotaren adierazgarri nagusia izan zen gertakizun honi buruzko xehetasunen artean, oñatiar honen jarraitzaile batek botatako bertsoak eskaintzen ditugu sarrera honetan.

Kulturarteko festa eta 'Guztiok gara migratzaile' elkarrekin

2025/06/27
Aurten Migrazioak proiektuko hezkuntza eta gizarte adarrak elkarrekin garatu ditugu
Artxiboa