Bloga

Urtea bukatzen

2025/12/18
Entzungai daude iada Zumalakarregi Museoko irratsaioak. Urteetan zehar grabatutako hainbat irratsaio bildu ditugu webguneko “Soinu artxiboan”. XIX. mendeko zenbait pertsonaien biografiak, garaiko gertakizunak, gai historikoak eta museoko lagunei eginiko elkarrizketak aurki ditzazkezue atal honetan. Bestalde, joan den azaroak 11n Aratz Igartzabal bertsolaria eta Iñaki Rezusta trikitilariarekin izan genuen bertso hitzaldia ikusgai duzue gure youtubeko kanalean.

XIX. mendeko eleganteen bilkura

2025/11/26
Asteburu honetan, XIX. mendeko eleganteen bilkuraren 12. urteurrena ospatu genuen Ormaiztegiko Elegante egunaren baitan

Gipuzkoako kartografia.

2025/11/21
“Gipuzkoa behin betiko” aldi baterako erakusketaren barruan kartografiak garrantzi haundia du. Izan ere, mapak dira lurraldetasuna adierazteko baliabide nagusia eta XIX. mendean lan ederrak egin ziren. Gaurkoan Zumalakarregi Museoan ikus ditzakezuen mapei buruz hitzegitera gatoz. Bidebatez esan, Kutxa Fundazioak argitaratzen duen “Gipuzkoako kartografiaren katalogoa 1529-1936” liburuaren aurkezpena Ormaiztegin egingo dugula Javier Maritxalar egilearekin.

Buruarinen tailerra

2025/11/11
Pasa den larunbatean, Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko Guraso Elkartearekin elkarlanean, Buruarinen tailerra burutu zuen Gorka Olazabal eta Oihane Aristegi artisten eskutik

Ordutegi aldaketa

2025/11/04
Azaroaren 4tik otsailaren 28ra Zumalakarregi Museoa goizez baino ez da irekiko, 10:00etatik 14:00etara

Geologiaz beteriko astea

2025/10/30
"Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean" erakusketaren programazioarekin jarraitzen dugu Zumalakarregi museoan. Oraingoan, Koen Van den Driessche geologoaren eskutik

Zumalakarregi museoa Habla Radion

2025/10/22
Aste honetan, Donostiako Habla Radio irratian izan ginen Ondarearen Europako Jardunaldiei (O.E.J.) buruz solas egiteko

Iriarte Erdikoa: Baserritik museora

2025/10/08
Pasa den igandean, hilaren 5ean, Iriarte Erdikoa eraikinaren historia arkitektonikoa ezagutu genuen Ibon Telleria eta Josue Susperregiren eskutik

XIX. mendeko Gipuzkoa osatzen

2025/09/18
Pasa den larunbatean, hilaren 13an, Zumalakarregi museoan ikasturteko lehen Familia tailerra ospatu genuen 2025-2026 ikasturtea inauguratuz

Gipuzkoaren hiriburua

2025/09/11
“Gipuzkoa behin betiko: lurraldea XIX. mendean” aldi baterako erakusketan, besteak beste, Gipuzkoako hiriburuaren erabakitze prozesua aztertzen dugu, izan ere, XIX. mendera arte lurralde honek ez zuen hiriburu zehatzik izan. Espainian sistema liberala indarrean jarri zenean Gipuzkoarrak hiriburu bat izatera behartu zituen. Hara hemen erabaki honen bidea nola hasi zen.
Artxiboa